43 bertsolari, 14 gai-jartzaile eta 16 epaile
Bertsolariak
Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzen duten bertsolariek herrialdeetako txapelketetan lortu dute sailkatzea. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik parte hartuko dute aurten; zaharrena Jon Maia (41 urte) izango da, eta gazteena, berriz, Maddi Sarasua (18 urte).
Ondorengo 43 bertsolariak izango dira taula gainean:
Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987), Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981), Iker Zubeldia Katarain (Zegama, 1981), Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, 1981), Nerea Elustondo Plazaola (Legazpi, 1981), Odei Barroso Gomila (Urruña, 1988), Agin Laburu Rezola (Astigarraga, 1985), Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, 1977), Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia, 1979), Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka, 1977), Jone Uria Albizuri (Algorta, 1990), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979), Amaia Agirre Arrastoa (Amasa-Villabona, 1977), Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974), Iban Urdangarin Lardizabal (Ataun, 1985), Iñaki Apalategi Astigarraga (Beasain, 1982), Iñaki Zelaia Irazusta (Hernani, 1973), Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987), Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987), Erika Lagoma Pombar (Lesaka, 1981), Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, 1972), Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, 1977), Unai Agirre Goia (Hernani, 1975), Xabier Silveira Etxeberria (Lesaka, 1976), Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Elgeta, 1978), Beñat Lizaso Alberdi (Azpeitia, 1982), Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975), Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" (Zarautz, 1977), Jokin Uranga Isuskitza (Azpeitia, 1980), Oihana Bartra Arenas (Bilbo, 1984), Eneritz Zabaleta Apaolaza (Baiona, 1984), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu, 1979), Iratxe Ibarra Foruria (Markina-Xemein, 1974), Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982), Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990), Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975), Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976), Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983), Jon Maia Soria (Urretxu, 1972), Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982), Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974) eta Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1975).
Gai-jartzaileak
Bertsozale Elkarteak, bestalde, herrialdeetako txapelketetan trebakuntza eta eskarmentu handiena pilatu duten gai-jartzaileak hautatzen ditu Bertsolari Txapelketa Nagusirako. Gai-jartzaileek talde antolatzailean ere badute ordezkaria; gune horretan, epaileekin eta bertsolariek adosten dituzte bertsogintzari dagozkien alderdiak. Bestela, gai-jartzaileena talde independentea da.
Ondorengoak dira Txapelketa Nagusiko 14 gai-jartzaileak:
Alaitz Rekondo Ferrero, Amaiur Lujanbio Agirre, Bernar Mandaluniz Plaza, Fernando Anbustegi Goñi, Idoia Beitia Izurrategi, Iker Iriarte Iribar, Inaxio Usarralde Aranzadi, Jon Zaldua Brit, Joana Itzaina Malharin, Leire Aurrekoetxea Arkotxa, Maite Berriozabal Berrizbeitia, Saroi Jauregi Aiestaran, Unai Elizasu Lertxundi, Zuriñe Iarritu Azpitarte.
Epaileak
Epaile taldeko 16 kideak ere, Txapelketa Nagusira pasatu aurretik, herrialdeetako txapelketetan trebatu dira. Entrenamendu eta balorazio saioak antolatzen dituzte sarritan, eta horrez gain, epai-irizpideak errebisatzen dituzte txapelketa bakoitzaren atarian.
Ondorengoak dira Txapelketa Nagusiko 16 epaileak:
Aitor Jimenez Tolosana, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneko Bidegain Aire, Eneritz Azkue Basurko, Gorka Intxaurbe Etxebarri, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Abril Olaetxea, Josu Telleria Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Martin Aramendi Arana, Mikel Beaumont Arizaleta, Mikel F.de Arroiabe Idigoras, Mikel Lersundi Ayestaran, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Nerea Bruño Artazkoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.