Iparraldeko bertsolariak, txapelketa hastear
"Silabaz xilaba" lelopean, hastear da Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa. Joana Itzaina Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak esan duenez, tentu handiz antolatu dute txapelketa: "Lehia bertsolaritzaren pizgarri da une hauetan, bertsozaletasunaren bultzatzaile eta bertsogintzaren legami, bertso-eskolen animatzaile eta bertsolarien akuilu. Ongi baliatzen jakin behar den tresna, hori bai, baina baitezpadako osagai, bidean ibiltari izatearen harrotasuna ematen diguna", esan du.
Jarraian, Maurice Aguerretche Txapelketako antolakuntzaren arduradunak kanporaketen berri eman du: Zuberoan, Muskildin, urriaren 4an Sustrai Colina, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat, Aitor Servier, Gillen Hiribarren eta Mixel Etxekopar izango dira nor baino nor gehiago.
Urriaren 11n, Senperen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunarekin batera, Maddi Sarasua, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus arituko dira.
Azkenik, hilaren 18an, Aiherran, Denen Etxean gelan Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Ortzi Idoate izango dira.
Finalerdiak urriaren 26an eta Aiziritzen jokatuko dira, hurrenez hurren, eta finala azaroaren 15ean izango da, Baionan, Lauga gelan: sei bertsolari neurtuko dituzte indarrak bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.