Osasun egoeraren ondorioz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera 22ra atzeratu dute

Maiatzaren 22ra atzeratu dute urtarrilaren 30ean egin behar zuten saioa. Iruñeko eta Getariako Bertso Egunen hitzorduari eutsi egin diote oraingoz.
2019ko Bertso Eguna
2019ko Bertso Eguna. Argazkia: XDZ (Bertsozale Elkartea)

Hazparnen urtarrilaren 30erako iragarrita zegoen Bertso Eguna maiatzaren 22ra arte atzeratuko dutela iragarri du Bertsozale Elkarteak, Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa baita bertso saiorik egitea.

Sarrera erosita dutenei dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko diete txartela. Mendeala gelan izango da Bertso Eguna, 17:00etatik aurrera.

Otsailaren 13an Iruñeko Gayarren izango da, horrenbestez, lehen Bertso Eguna: Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira ariko dira kantuan

Getariako Balenciaga museoak hartuko du martxoaren 27koa; Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X