Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertsolaritza kultura ondare immaterial izendatuko du Jaurlaritzak datozen hilabeteetan

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak iragarri du erabakia gaur, kontrolerako osoko bilkuran.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiarne finala, 2022ko abenduan. Argazkia: Efe.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiarne finala, 2022ko abenduan. Argazkia: Efe.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri du bertsolaritza kultura ondare immaterial izendatuko dutela datozen hilabeteetan. Eusko Legebiltzarrean ostiral honetan izan den kontrolerako osoko bilkuran egin du iragarpena.

Eusko Jaurlaritzak kultura ondare immaterial izendatuko duen lehen elementua izango da bertsolaritza, "bere babesa eta transmisioa bultzatzeko".

2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen bertsolaritza, eta 2022ko azaroan Frantziako Kultura Ministerioak sartu zuen bertsolaritza kultura ondare immaterialen katalogoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X