Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Bertsozaleek hitzordua dute gaur Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian, han jokatuko baita Arabako Bertsolari Txapelketaren finala. 17:30ean hasiko da norgehiagoka, baina ORAIN albiste zerbitzuak eta ETB1ONek 16:45ean abiatuko dute zuzenekoa.
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi dira finalistak. Horietako hiruk —Peru Abarrategi 2022ko txapelduna, Iñaki Viñaspre beteranoa eta Aroa Arrizubieta 2024ko txapelduna— badakite zer den final bat; besteentzat, berriz, estreinako aldia izango da. Saio ona eskaintzeko asmoz igoko dira denak oholtzara, eta, lehia ahaztu gabe, "lagunarteko finala" izango dela esan zuten aurkezpenean.
Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela irabazleari. Aurten 50 urte bete dira 1976ko martxoaren 3ko sarraskia izan zenetik, eta orduko biktimei omenaldia egin nahi izan die Arabako Bertsozale Elkarteak.
Buruz burukora heldu aurretik, 19 bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte sei bertsolariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.