Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Gaur Arabako Bertsolari Txapelketaren aurkezpenean esan dutenez, otsailaren 7an hasi eta martxoaren 28an amaituko da, finala Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan jokatuta.
Egoitz Iradier Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunak eta Uxue Diaz de Cerio sustapen eragileak azaldu dutenaren arabera, 42 urte dira Arabako lehen txapelketa egin zela, eta aurtengoan 18 bertsolari lehiatuko dira: iazko lau finalista eta udazkeneko sailkapen faseko saioetako irabazleak eta puntuazio altuena eskuratu dutenak.
Hori horrela, 18 bertsolari arituko dira txapelketaren lehen fasean hiru saiotan banatuta, 12 igaroko dira bi finalaurrekoetara, eta 6 helduko dira final handira. Guztira bost saio eta finala izango dira, beraz.
Lehen saioa Oiongo Bazterra aretoan jokatuko da, eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai..
Bertsonari hauek arituko dira txapelketan:
1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)
2. Paula Amilburu (2024ko finalista)
3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)
4. Asier Otamandi (2024ko finalista)
5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)
6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1. saioko irabazlea)
7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2. saioko irabazlea)
8. Unai Anda: 196 puntu (3. saioko irabazlea)
9. Eli Zaldua: 191 puntu (4. saioko irabazlea)
10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu (5. saioko irabazlea)
11. Sabin Abarrategi: 196 puntu
12. Maddi Agirre: 194 puntu
13. Manu Bendala: 186.5 puntu
14. Martin Abarrategi: 185.5 puntu
15. Rikardo Gonzalez de Durana: 185 puntu
16. Hegoi Amabizka: 185 puntu
17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu
18. Danel Herrarte: 176.5 puntu