Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poesia, bakerako eta askatasunerako abiapuntu

'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' jaialdia ekainaren 7tik 10era bitartean ospatuko da Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Jack Hirschman, Douglas Dunn eta Bernardo Atxaga poetak izango dira.
18:00 - 20:00
Amerika, Asia, Europa eta Afrikako olerkariak, 'Askoren Izenean'

2012 Euskadi Fundazioak 'Askoren izenean: Pido la paz y la palabra" nazioarteko poesia jaialdia aurkeztu du gaur. Amerika, Asia, Europa eta Afrikako hainbat poetak hartuko dute parte. Ekainaren 7tik 10era bitartean ospatuko dute.

50 poeta izango dira bake eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen harira, 2012 Euskadi Fundazioak bultzatu du ekimena. Bonbardaketen 75. urteurrenean eta egungo egoera politikoaren aurrean balore demokratikoak zabaltzea dute helburu.

Bilbo, Donostia eta Gasteizera hurbildu diren poeten artean, Jack Hirschmann estatubatuarra, Douglas Dunn eskoziarra, Zakaria Mohammed palestinarra, Cristina Peri Rossi uruguaitarra, Natalia Toledo mexikarra eta Rafael Cadena venezuelarra. Euskal poetek inguraturik izango dira: Bernardo Atxaga, Patxi Zubizarreta eta Iñaki Salvador, besteak beste.

Urgellen hitzetan, "Euskadiko hainbat herriren bonbardaketen 75. urteurrena ospatzea, gaur egungo euskal jokaleku politiko eta sozialean indarkeriarik ez izatearekin batera, aukera ona da zenbait kultura-jarduera garatzeko, eta horrela, hainbat musikari eta poeta biltzeko, betiere euskal herritarren inplikazioa bilatzen badute elkarrizketa, memoria, bizikidetza, bakea eta askatasuna bultzatzeko".

Jaialdiaren izena Blas de Otero poetaren bi olerki famaturen izenean oinarritzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X