Mo Yan: Txinaz ikuspegi magiko eta errealista emateagatik, Nobel saria
2012ko Literaturako Nobel saria Mo Yan idazleari ematea erabaki du Suediako Akademiak, bere idatzietan ''ipuinak, historia eta egungo gizartea uztartzeko gaitasuna'' erakutsi duelako.
Guan Moye da haren benetako izena (txinatarrez ''ez hitz egin'' esan nahi du, zentsura salatzeko)
1955ean jaio zen Guan Moye, nekazaritza giroko familia batean. Kultura Iraultza piztu ondoren, 12 urte zituela, eskola utzi zuen, eta nekazaritzan eta lantegi batean aritu zen lanean. 1976an, Askatasunerako Herri Armadan eman zuen izena, eta orduan hasi zen idazten.
Lehen ipuina aldizkari batean kaleratu zuen, 1981ean. Arrakasta urte batzuk geroago lortu zuen, Touming de hong luobo (1986) eleberri laburrarekin.
"Bere gaztaroko bizipenak jaioterriko giroarekin uztartu ditu'', Nobel saria eman dion epaimahaiak azpimarratu duenez, eta hori bereziki adierazgarria da Hong gaoliang jiazu (1987) lanean. XX. mendean girotutako bost kontakizun biltzen ditu, eta orduko gizartea du hizpide: lapurren giroa, Japoniaren okupazioa eta orduko nekazariek bizi zuten egoera latza, besteak beste. Zhang Yimou zinemagileak pantaila handira eraman zuen lana.
''Egungo txinatar gizarteari egindako kritikagatik subertsibotzat'' jo dituzte idazlearen zenbait lan, bereziki Tiantang suantai zhi ge (1988) eta Jiuguo (1992) lan satirikoa. Polemika piztu zuen beste bat 'Fengru feitun' (1996) da, XX. mendeko Txinaren erretratua.
Shengsi pilao (2006) eleberrian, umore beltzera jo zuen idazleak, eta Tanxiangxing (2004) lanean, berriz, gizakiaren krudelkeria salatu zuen.
Wa (2009) da Mo Yanen orain arte kaleratu duen azken lana.
Bere argitalpenak ingelesera, frantsesera, alemanera eta gaztelaniara itzuli dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.