Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi sariak, Ana Lartitegui, Joseba Zulaika eta Juan Garziarentzat

Ana G. Lartiteguik literatura lanaren ilustrazioaren atalean irabazi du, Joseba Zulaikak gaztelaniazko saiakerakoan eta Juan Garziak euskarazko literatura itzulpenari dagokionean.
Juan Garizak euskarazko itzulpen onenaren saria irabazi du
Juan Garizak euskarazko itzulpen onenaren saria irabazi du

Ana G. Lartiteguik ("El libro de la suerte"), Joseba Zulaikak ("Vieja luna de Bilbao") eta Juan Garziak ("Sonetoak") irabazi dituzte Euskadi Literatura sariak literatura lanaren ilustrazioaren, gaztelaniazko saiakeraren eta euskarazko literatura itzulpenaren ataletan hurrenez hurren.

Joan den astean iragarri zituzten gainerako ataletako irabazleen izenak: Mikel Peruarena izan zen euskarazko literatura lanik onenaren irabazlea, nahiz eta ez duen saria onartu, eta Martin Olmos gaztelaniazkoarena. Joxe Azurmendik euskarazko saiakeraren saria irabazi du, eta Yolanda Arrietak euskarazko gazte literaturakoa.

Saria Ana G. Lariteguiri ematea ebatzi duen epaimahaiaren arabera, "El libro de la suerte" "album bat da, eta formatu horrek eskaintzen dituen narrazio-aukera guztiak baliatzen ditu eta xehetasunez betetako alderdi grafiko erabat sendoa du".

1989tik aritu da haurrentzako liburuen ilustraziogintzan Lartitegui, eta liburu honetako lerro argiko ilustrazioetarako 1.793 xehetasun bisual sortu ditu guztira; istorio batetik bestera eramaten duten irakurlea horiek, eta bide horretan halabeharraren kapritxoez eta gure bizitzak zuzentzen dituen metrika bihurriaz gogoeta egiteko gonbita egiten dio.

"Vieja luna de Bilbao" Joseba Zulaikaren lana, bestalde, memorien liburua da, "nahiaren etnografia, belaunaldi baten kontzientzian arakatzen duen saiakera, hiri berri baterako manifestua", eta, Jon Juaristi atal honetako iazko irabazlea buru izan duen epaimahaiaren arabera, "liburuan Joseba Zulaikak euskal modernotasuna berrikusteari ekin dio Bilbo hiriaren iragan berriaren bitartez; ikuspegi biografikoa eta hurbilketa historikoa uztartu ditu literatur eraginkortasun handiko testua osatzeko".

Euskarazko itzulpengintzari dagokionez, epaimahaikideek aho batez esan duten bezala, lan bat nabarmendu da aurtengo uztan, beste guztien gainetik: Shakespeareren sonetoak, Juan Garziak euskaraz jarriak. 154 poemaz osatutako lana ontzeko, Garziak irizpide sendoak ezarri zituen, irakurleen mesedetan: "Poemen egitura eta errima gordetzen ditu, euskaraz ere ematen ditu, horretarako, euskal tradiziotik hartuz, hizkuntzarekin -Shakespeare bera berearekin aritu bezala- jokoan; jolasean baino gehiago, jokoan, indarrez, tradizioa eta berrikuntza maisuki erabiliz, berrikuntzak tradiziotik ateraz", epaimahaiaren hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X