Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. Edizioak Gerediaga Elkarteari eta Valerie Miles idazle eta editoreari emango die BBK Gutun Zuria 2026 saria, otsailaren 24tik 28ra egingo den topaldian.
Gerediaga Durangaldeko kultura elkarteak 60 urte bete ditu, eta “euskal kulturaren eta literaturaren funtsezko eragile gisa egindako lana” aitortu nahi dio Gutun Zuriak besteak beste Durangoko Azoka antolatzen duen taldeari: “1965etik erresistentzia kulturaleko, sorkuntzarako eta ospakizunerako gunea izan da Durangoko Azoka”, azaldu du jaialdiak.
“BBK Gutun Zuria 2026 sariak, historia eredugarria ez ezik, gure literaturaren eta kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna ulertzeko proiektu bizia, konprometitua eta funtsezkoa ere aitortzen du”, erantsi dute.
Halaber, Valerie Milesen (New York, 1963) ibilbide profesionala ere saritu nahi dute, “non sormen, adimen eta kultura bitartekaritzako lana nabarmentzen den”.
Valerie Miles Literatura Konparatuan doktorea, idazlea eta editorea da, Granta en español aldizkaria sortu zuen 2003an, eta argitalpenaren zuzendaria da harrezkeroztik. Gainera, The New Yorker, The New York Times eta The Paris Reviewekin kolaboratzen du.
Granta en español argitalpenetik, Harkaitz Cano, Eider Rodríguez, Karmele Jaio eta Uxue Alberdiren gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpenak bultzatu ditu Milesek.
Gerediaga Elkarteak eta Valerie Milesek bat egin dute saria jaso duten idazle ospetsuen zerrendarekin: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023), Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024) eta Itxaro Borda eta Leila Guerriero (2025).
2026ko edizioan, literatur eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dutela aurreratu du jaialdiak, eta programazio osoa “datozen egunetan” emango duela ezagutzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.