Euskadi sariak, Eider Rodriguez, Kepa Altonaga eta Irene Aldasororentzat
Karmelo C. Iribarren (Gaztelaniazko Literatura, Mientras me alejo), Eider Rodriguez (Euskarazko haur eta gazte literatura, Santa Familia), Kepa Altonaga (Euskarazko saiakera, Patagoniara Hazparnen barrena) eta Irene Aldasoro (Euskarazko literatura itzulpena, Gailur Ekaiztsuak) idazleek irabazi dituzte Euskadi Literatura Sariak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur iragarri duenez.
Irabazleen zerrenda honek urriaren 1ean iragarritako irabazleenarekin bat egingo du. Egun horretan, iragarri zituzten irabazleak Euskarazko Literatura (Eider Rodriguez), Literatura Lanen Ilustrazioa (Yolanda Mosquera) eta Gaztelaniazko Saiakera (Santos Zunzunegui) ataletan. Eider Rodriguezek, beraz, bi sailetan irabazi du saria urte berean.
Jon Bilbao buru izan duen epaimahaiaren arabera, Mientras me alejo Karmelo C Iribarren donostiar poetaren liburua “zentzuduna, sinplea, eraginkorra eta hunkigarria da”, eta “itxurakeriarik gabeko poesia” gordetzen du, “ironikoa eta malenkoniatsua”.
Santa Familia Eider Rodriguezen lanari dagokionez, “ausarta bezain eraberritzailea da”, Imanol Mercero buru izan duen epaimahaiaren hitzetan: “Irakurleari hausnarketarako bide ugari eskaintzen zaizkio, kasurako balizko xede irakurle den nerabearentzat nortasuna eraikitzeko lagungarriak izan daitezkeenak”.
Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barrena lanari esker irabazi du Euskarazko Saiakeraren ataleko saria, “istorio harrigarria bezain zoragarria”, epaimahairen arabera. “Idazketa samurra, arina, estilo freskoa eta dinamikoa du, baina, aldi berean, mamitsua da oso”, ebazpenak dioenez.
Azkenik Irene Aldasorok Gailur ekaiztsuak Emily Bronteren eleberriaren itzulpenagatik jaso du saria, Euskarazko Literatura Itzulpena modalitatean. Epaimahairen uste, “Irene Aldasorok lortu du XIX. mendeko Yorkshireko Gailur Ekaiztsuak XXI. mendeko irakurle euskaldunarentzat gozagarri izatea, eta literatura unibertsala, beste behin ere, euskarazko prosagintzarentzat aberasgarri izatea”.
Atal bakoitzeko irabazleak 18.000 euroko saria (beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada) jasoko du, eta sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 27an egingo dute Gasteizen, Artium museoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.