Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat
Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lau irabazle, palmaresa osatzeko falta zirenak, iragarri dituzte gaur, Donostiako San Telmo museoan. Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak Aixa de la Cruz (Cambiar de idea), Idoia Santamaria (Aldibereko Ingeborg Bachmannen lana), Uxue Alberdi (Kontrako eztarritik) eta Borja Barrague (Larga vida a la socialdemocracia) izan dira, hurrenez hurren.
Joan den astean eman zituzten jakitera gainerako ataletako irabazleak: Euskarazko Literatura, Karmele Jaio Eiguren (Aitaren Etxea); Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, Iñigo Astiz (Joemak eta Polasak); eta Lan Literarioaren Ilustrazioa, Miren Asiain (Un millón de ostras en lo alto de la montaña).
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada, Euskarazko Literatura Itzulpenaren atalean izan ezik, noski. Azaroaren 19an banatuko dituzte aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Azkuna zentroan, Bilbon.
Epaimahaiaren ustez, Cambiar de idea Aixa de la Cruzen (Bilbo, 1988) lana “apurtzailea da bere gaian eta berritzailea bere diskurtsoan. Hibridazio literarioa proposatzen du, narrazioa, saiakera eta kronika txikia bezalako generoen nahasketa, baina horrek ez du eragozten diskurtsoak testuaren bidez aurrera egitea”. “Eferbeszentzia, abiadura, intentsitate narratiboa eta freskotasuna” dira Aixa de la Cruzen testuaren idazkeraren ezaugarriak, ebazpenaren arabera.
Idoia Santamariak (Donostia, 1962) Ingeborg Bachmann idazle austriarraren Simultan ipuin-bilduma alemanetik euskarara (Aldibereko) ekartzean egindako lana saritu du, bestalde, Euskarazko Literatura Itzulpena ataleko epaimahaiak.
Horien ustez, “Idoia Santamaria Urkaregi itzultzailea ezinezkoa egiten tematu da eta erabaki ausarten bidez lortu du liburuko bost ipuinetan protagonismoa hartzen duten Vienako sei emakumeen ahotsa irakurle euskaldunari entzunaraztea, eta 1968tik 1972ra bitartean idatzitako bost istorioak XXI. mendeko euskal irakurlearentzat unibertso sinesgarri bihurtzea”.
Euskarazko Saiakera atalean, Mitxelko Uranga buru izan duen epaimahaiak azpimarratu du Kontrako eztarritik lanean Uxue Alberdiren (Elgoibar, 1984) helburua ez dela “soilik emakume bertsolarien unibertsalitate ezak bertsolarien lana mugatzen duela aldarrikatzea, horrek bertsolaritzaren etorkizunean duen eragina ikusaraztea ere”.
“Egileak unibertsaltzat hartzen ez diren egoerak unibertsalak direla sentiarazten du, emakumezko bertsolarien bizipenen benetakotasunak irakurlea hunkitzeko daukan gaitasunaz”, gehitu dute.
Azkenik, Gaztelaniazko Saialera ataleko epaimahaikideen arabera, “Larga vida a la socialdemocracia gaur egungo gai bati buruzko testu bat da, ausardiaz tratatua. Dilema klasikoak planteatzen dira, sozialdemokraziak funtsean esaten zuena gogoratzen da, postulatu klasikoen aldarrikapen bat dago eta gaur egunera egokitzea proposatzen da”.
Borja Barragué Calvoren (Donostia, 1981) saiakerak “galderak irekitzen ditu, pentsarazten ditu eta belaunaldi desberdinak lotu ditzake”.
Zure interesekoa izan daiteke
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.