Literatura
2021/12/06 - 09:34
Jon Maia: "Kantua oso esker onekoa da, asko ematen dizu bueltan"
Bertsolari, idazle eta abeslariak "Kantu bat gara" lana kaleratu du, 30 urtean musika hitzez janzten egindako lanaren laburpen bat, liburu eta disko formatuan.
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/04 - 17:32
"Nikole bijotzekua", emakume ahaztu eta baztertu baten istorioa
Nikolasa Atxikallenderen historia du ardatz Edorta Jimenez idazlearen azken lanak. Sabino Arana Goiriren emaztea zean, eta idazleak jasotzen duenez, "pertsonaia ahaztua, baztertua eta laidoztatua izan zen".
2021/12/02 - 15:50
"Dortokaren begirada", Touré-ren sagaren 8. alea aurkeztu du Jon Arretxek
Mahamoud Touré, Bilboko San Frantzisko auzoan ezagutu genuen detektibe beltza, Madrilgo Lavapies auzoara eraman du oraingoan Arretxek. Berriro ere misterioa, kritika soziala eta umorea nahasten dituen istorioa da.
2021/12/01 - 15:49
"Desioa", Atxagaren azken liburuaren aurkezpena
Gaur goizean aurkeztu du Bernando Atxagak bere azken liburua Deustuko liburutegian, umez inguratuta. Berak hain gustuko duen literaturara dago zuzendua liburua, haur eta gazte literaturara.
2021/11/30 - 21:00
'Ezusteko bidaiariak'
'Ezusteko bidaiariak' disko-poema, Unai Pelayo musikariaren eta Jose Mari Zendoia olerkariaren elkarlana.
2021/11/29 - 19:43
Senideek, lagunek eta ehunka irakurlek euren liburuekin Almudena Grandes omendu dute
Milaka irakurlek, senidek eta lagunek omenaldia egin diote Almudena Grandesi, Madrilgo hilerri zibilean lurperatu baitute, idazlearen argazki handiak eta bere esaldi bat buru dituen ekitaldi batean: "Ez dago maitasunik mirespenik gabe".
2021/11/27 - 20:06
Almudena Grandes idazlea hil da, 61 urte zituela
1960an Madrilen jaioa, Grandes da azken belaunaldietako idazle espainiar entzutetsuenetako bat zen, 2018an Narratibaren Espainiako Saria eskuratu zuena, eta bere lan ezagunetako batzuk "Las edades de Lulú" eta "Malena es un nombre de tango" dira.
2021/11/24 - 16:56
Zabalik da Euskariana, euskal kultur ondarearen Liburutegi Digitala
Euskal kultura ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten euskal erakunde publikoen, unibertsitateen eta erakunde pribatuen lankidetzaren emaitza da ekimena, eta 750.000 multimedia objektu baino gehiago biltzen ditu.
2021/11/23 - 21:00
Hasier Larretxea: Joan-etorriko bidea
Hasier Larretxea: Joan-etorriko bidea. Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2021/11/23 - 08:51
Noah Gordon idazle estatubatuarra hil da, 95 urterekin
Idazle honen lanen artean daude bestseller bihurtu diren asko eta asko, tartean, 'Medikua', 'Azken judutarra' edo 'Errabino'.
2021/11/18 - 21:33
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte Gasteizko Artium museoan
Mikel Reparaz eta Txani Rodriguez gure lankideek, Pello Lizarraldek, Anjel Lertxundik, Joxan Elosegik, Alex Gurrutxagak eta Javier de Isusik jaso dituzte aitortzak.
2021/11/16 - 16:27
"Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta" Joan Mari Torrealdairen hil ondorengo liburua aurkeztu dute
"Egunkaria"k 2003an itxi zuten arte eman zituen urratsak biltzen ditu lanak. 2015ean hasi zen Torrealdai liburua prestatzen, eta ia amaituta zuenean laguntza eskatu zion Joanmari Larrarteri.
2021/11/11 - 14:32
"Basilisco" eta "Haize-lekuak"entzat, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkartearen Zilarrezko Euskadi sariak
Gipuzkoako liburu-saltzaileek beraien ustez merezi duten harrera izan ez duten liburuak goraipatu nahi dituzte sari hauen bidez.
2021/11/09 - 21:00
Arantzazu 70 urte
Arantzazu 70 urte: arte erlijiosoaren miraria. Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2021/11/02 - 21:00
'Malgu da gaua'
Malgu da gaua disko-liburua: Chopinen Nokturnoak Harkaitz Canoren eta Arkaitz Mendozaren arabera.
2021/11/02 - 15:49
Joseba Sarrionandiaren lehen agerraldi publikoa, haur txikientzako liburuxka bat aurkezteko
Ikusmina sortu du Joseba Sarrionandia idazlearen lehen agerraldi publikoak. Ikaselkar argitaletxearen "Kuku!" bilduman parte hartu du. Irrimarraren ilustrazioekin, 2-6 urte arteko haurrei tristura kudeatzeko aukerak eman dizkie.
2021/10/27 - 14:53
Literaktum Donostiako literatura jaialdiak memoria izango du ardatz
Hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia uztartuko dituzte antolatzaileek literaturarekin.
2021/10/26 - 22:00
Poetika: Igor Estankonaren poesia irakurraldi berezia
Poetika: Igor Estankonaren poesia irakurraldi berezia, Aritz Gorrotxategiren hitzaurreaz eta Maitane Arretxeren musikaz lagundua.
2021/10/20 - 13:19
Euskadi sariak, Txani Rodriguez, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz eta Javier de Isusirentzat
Euskadi Literatura sariak iragarri dituzte modalitate hauetan: Literatura Gaztelaniaz, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Lan Literarioen Ilustrazioa. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegiri batzen zaizkio.