Zabalik da Euskariana, euskal kultur ondarearen Liburutegi Digitala
Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala aurkeztu dute asteazken honetan, Bilbon. Euskal kultura ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten euskal erakunde publikoen, unibertsitateen eta erakunde pribatuen lankidetzaren emaitza da ekimena, eta 750.000 multimedia objektu baino gehiago biltzen ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua, Paco Galve Gasteizko Udaleko Kultura zuzendaria, Begoña de Ibarra Bizkaiko Aldundiko Kultura zuzendaria, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Aldundiko Kultura zuzendaria eta Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendaria izan dira Euskadiko Artxibo Historikoan egindako aurkezpen ekitaldian.
Euskal kultur erakunde, artxibo, liburutegi eta museo guztiek parte hartzen duten elkarlaneko proiektua da Euskariana. Hainbat katalogo kolektibotatik (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, Bilgunea, Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa) eta biltegietatik datozen funtsak biltzen ditu.
Horrela, hainbat erakunderen (Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak, udalak eta unibertsitateak) eta Eusko Ikaskuntza, Eresbil edo Sancho el Sabio, Labayru eta Benediktinoen fundazioen (Lazkaoko beste batzuen artean) ahaleginen bilgune izan da.
Euskal autoreek sortu duten guztia, Euskadin argitaratu den guztia eta munduko edozein tokitan euskal gaiei buruz sortu den guztia jasotzea du helburu. Era berean, Euskarianak arreta berezia eskainiko dio euskaraz sortutako edo euskarara itzulitako edukiei.
Liburutegi digitala ez da ohiko liburutegia, 750.000 multimedia objektu baino gehiago biltzen baititu, hau da, euskarri fisiko oso desberdinak dituzten materialen kopia digitalak: liburuak, eskuizkribuak, egunkariak eta aldizkariak, argazkiak, material grafikoak, museo piezak, partiturak, musikako lanak eta ikus-entzunezko materialak.
Euskal kulturarako "ate digitala"
Aurkezpenaen azaldu dutenez, Euskarianak "ate digitala" izan nahi du, euskal kultur ondarearekin zerikusia duen edozein eduki sarean bilatzea ahalbidetu eta errazteko. Horretarako, ahalik eta baliabide digital gehien bildu nahi ditu euskal kulturarekin lotuta, eta bereziki, bibliografikoak, erregistroak sistematizatuz eta homogeneizatuz, materialen jatorria identifikatuz eta sortzaileen eskubideak errespetatuz. Esteken zein bere biltegiaren bidez, aipatutako materialen edukiaren zati handi bat eskuratzeko eta deskargatzeko aukera eskaintzen du.
Gainera, "kalitatezko zerbitzu publikoa" eman nahi du, publiko orokorraren edota publiko espezializatuagoaren beharrei erantzuteko, hau da, informazioa eta irakurketa atsegina bilatzen dutenetan zein ezagutza berriak sortzea helburu duten ikertzaileetan pentsatua.
Horrela, Euskariana Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren eta erakunde laguntzaileen erregistroak biltzen dituen katalogoa da, eta euskal ondare funtsak kudeatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuen arteko "koordinazio estu eta ezinbestekoan" garatu da.
Ekimenaren izenaren jatorriari dagokionez, azaldu dutenez, 1836an, 'euskarienne' terminoa erabiltzen lehenak izan ziren Antoine d'Abbadie eta Agosti Xaho. Arturo Campión politikari, idazle eta hizkuntzalari euskaldunak 'euskariana' terminoa aukeratu zuen lehenago euskal gaiei buruz egunkari eta aldizkarietan argitaratutako bere hainbat idatzi bateratu eta elkarrekin kaleratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.