Bob Dylan eta Louise Glück, euskaraz
Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi sariketaren azken bi emaitzak aurkeztu ditu gaur, astelehenarekin: "100 kantu" Bob Dylanen kantuen hitzen bilduma eta "Basairisa" Louise Glück poetaren liburua.
Bi liburuok Jokin Zaitegi Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatzen duten sariketari esker irakurriko ditugu euskaraz, gaurdanik. Urtero antolatzen da sariketa, Literaturaren Nobel sariaren irabazleak euskarara ekartzeko.
Oraingoan, 2016ko eta 2020ko Nobel sarien irabazleen lanak argitaratu ditu Elkar argitaletxeak: "100 kantu" Bob Dylanen kantuen hitzen bilduma elebiduna eta "Basairisa" Louise Glück estatubatuar poetak 1993an kaleratutako liburua.
"100 kantu" Xabier Payak euskaratu du, eta konpositore, interprete eta letragilearen 100 aleko antologia da, itzultzailearen hitzetan, "euskaraz ere gehienak errimadunak eta jatorrizko melodiarekin bat datozenak".
"Basairisa", berriz, Louis Glück 2020ko Nobelaren irabazleak 1993an argitaratutako bilduma da, eta Garazi Ugalde Pilabeak euskaratu du. "Hasieratik hiztegi sinpleena hobetsi nuen", Ugaldek azaldu duenez, eta erantsi du Glücken ahots poetikoa "intimista baina unibertsala, kultua eta aldi berean noranahikoa, iluna bezain zorrotza, xehetasun zalea eta hala ere esan gabekoari lekua egiten dion horietakoa" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.