Literatura
2024/11/04 - 15:46
Mikel Pagadi: ''Oso zaila da fikzioak errealitatea gainditzea''
Bisita Elkar argitaletxeak argitaratu duen eleberrian, zientzia-fikzioa eta umore ganberroa nahasi ditu Mikel Pagadik.
2024/10/29 - 21:00
Spoon River Antologia
Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia.
2024/10/25 - 13:48
Julen Apellak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Berriztar idazlearentzat izango da 8.000 euroko dirulaguntza, eta Elkar argitaletxeak datorren urtean argitaratuko du, epaimahaiak hala erabakita, "Abizen berri bat" izenburuko eleberri proiektuaren emaitza.
2024/10/22 - 22:02
Luis Baraiazarra (1940-2024)
Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak.
2024/10/21 - 16:57
Gipuzkoako liburu dendek Goiatz Labandibarren eta Mario Calabresiren liburuak saritu dituzte
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak "Zoo" eta "Salir de noche" liburuei emango dizkie Zilarrezko Euskadi sariak, eta komikien eta álbum ilustratuen atalean "Artxipelagoa" lana goraipatu du.
2024/10/18 - 13:38
Julia Otxoak, Aiora Jakak eta Jon Urzelaik Euskadi Literatura saria irabazi dute
"Bajo los astros de la repetición", "Independentzien eguzkiak" eta "Su festak" lanak saritu dituzte Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena eta Saiakera Euskaraz kategorietan. Saiakera Gaztelaniaz atalean, saria ez ematea aukeratu du epaimahaiak.
2024/10/15 - 22:02
Etxe bat norberarena
Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024). Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina. Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena.
2024/10/15 - 14:24
Dolores Redondo, Adania Shibli eta Enrique Vila-Matas, Literaktumeko lehen izenak
Literatura "hurbiltzea" da aurten "Letrak zeruertzean" leloa izango duen Donostiako literatura jaialdiaren helburua, "egungo eztabaidei zein bestelako lengoaia eta diziplinei lotuta.
2024/10/14 - 14:44
Gabriel Arestiren poema argitaragabe bat aurkitu dute
Jon Kortazar EHUko Literatura katedradunak "Errota gorria" poema topatu du. 91 urte bete dira gaur bilbotar idazlea, "Harri eta herri"ren egilea, jaio zela.
2024/10/10 - 15:04
Han Kang hegokorearrak jasoko du Literaturaren Nobel saria
“Trauma historikoei heltzen dien eta giza bizitzaren hauskortasuna agerian uzten duen prosa poetiko indartsua” azpimarratu du epaimahaiak.
2024/10/10 - 09:56
Unai Elorriaga: "Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe"
Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
2024/10/09 - 13:31
Jon Gerediagak, Harkaitz Canok eta David de las Herasek Euskadi Literatura saria jasoko dute
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak dira "Zeru-lurren liburua", "Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez" eta "Campos de Castilla" lanengatik.
2024/10/08 - 22:02
Urbiako ermita
100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu.
2024/10/07 - 16:31
Uxue Alberdi: ''Ordena heteropatriarkalaren barruan mugitzen dira ipuinak eta pertsonaiak''
"Hetero" ipuin bilduma aurkeztu du Uxue Alberdi idazleak. Susa argitaletxeak argitaratu du zortzi istorioko bilduma.
2024/10/02 - 14:37
"Kontrako eztarritik"en katalanezko bertsioak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
Uxue Alberdik idatziriko saiakera Estibaliz Lizasok eraman du katalanera, eta Pol-en edicions argitaletxeak kaleratu. 4.000 euroko saria jasoko dute, erdibana dezaten.
2024/10/01 - 22:02
Coca-cola bat zurekin
'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria.
2024/09/24 - 22:00
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat.
2024/09/17 - 22:02
Ruper Ordorika
Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek.
2024/09/13 - 14:15
Eider Rodriguezek jasoko du Xabier Lete beka
"Istripu baten kronologia" errenteriar idazlearen literatura proiektua aukeratu dute, eta fikziozko bere lehen eleberria izango da. 70.000 euroko laguntza ekonomikoa ekarriko dio Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren bekak.
2024/09/11 - 15:47
Ane Zubeldiak irabazi du Igartza saria, 'Datorren udan ez gara hemen biziko' narrazio proiektuarekin
Sariak 10.000 euroko dirulaguntza ekarriko dio idazle hondarribiarrari, eta 2026ko hasieran argitaratuko du ipuin bilduma Elkar argitaletxeak.