Urrian salgai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ken Zazpik disko berria kaleratuko du EOSekin

Diskoa urriaren amaieran argitaratuko dute, eta, ondoren, horrekin batera, hainbat kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zehar.
Eñaut Elorriaga, Ken Zazpiko abeslaria. Argazkia: EiTB

Ken Zazpi taldeak disko berria grabatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, urriaren amaieran iritsiko da dendetara.

Kantak Fernando Velazquez musikari, konpositore eta orkestra-zuzendariak moldatuko ditu, musikaren dimentsiorik handienean, espazio zabalak eta biziak marraztuz.

Diskoa argitaratu ondoren, taldeak hainbat kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zehar, EOSekin batera.

 

Ken Zazpi taldeak disko berria grabatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, urriaren amaieran iritsiko da dendetara.Kantak Fernando Velazquez musikari, konpositore eta orkestra-zuzendariak moldatuko ditu, musikaren dimentsiorik handienean, espazio zabalak eta biziak marraztuz.Diskoa argitaratu ondoren, taldeak hainbat kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zehar, EOSekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Neomak taldea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.  "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon

Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.  Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X