Ivan Ferreiro, WAS eta Anai-Arrebak, Iruñeko Tres Sesenta jaialdian
Duela hilabete inguru aurkeztu zuten Iruñean ekainean egingo den Tres Sesenta Festival jaialdia, eta besteak beste, The Gift, Lori Meyers, Delorean eta Delafé y Las Flores Azules taldeen zuzenekoak iragarri zituzten orduan.
Gaur, beste hainbat emanaldiren berri eman dute, eta aipatutako taldeez gain, Ivan Ferreiro, La Habitación Roja, We Are Standard, Garamendi, Reina Republicana eta Anai-Arrebak arituko dira Nafarroako hiriburuan, ekainaren 13tik 15era bitartean.
Zuzeneko guztiak Ziudadelan egingo dira, baina kontzertuak ez ezik, tailerrak, Tres Sesenta Street ekimena, pintxo eta ardo dastatzeak eta beste hainbat jarduera egongo dira.
Egitaraua
Ekainak 13, osteguna
El Desván de Peter
Radiofunkens
Reina Republicana
Ekainak 14, ostirala
Delorean
Delafé y Las Flores Azules
The Gift
La Habitación Roja
Corizonas
Anai-Arrebak
Ekainak 15, larunbata
Lori Meyers
Ivan Ferreiro
We Are Standard
Standstill
Garamendi
Yani Como
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Reparazek hiru kantu abestu ditu kalean, Bilbon,"Mitoaroa III" ikuskizunaren aurkezpenean
Zetak taldeko abeslariak Begi beltz, Hileta kantu nafarra eta Itzulera kantuak abestu ditu Bilbon, kalean.
“Mitoaroa III” ikuskizun “futurista eta aldarrikatzailea” izango da
Zetak taldeak agerraldia egin du gaur Bilbon, ekainaren 19an eta 20an San Mamesen zabalduko duen ikuskizunaren zertzelada batzuk aletzeko.
Zetakek Bilbo erdialdera eraman du "Mitoaroa III"
Mitoaroa III unibertsoko figurak Bilboko Kale Nagusira agertu dira, Zetak taldeak San Mamesen ekainaren 19an eta 20an egingo duen ikuskizunaren lagintxo bat erakusteko.
Live Nationek eta Ticketmasterrek kontzertuen merkatuan monopolioa ezarri dutela ebatzi du AEBko epaimahai batek
Bost astez epaiketa gidatu duen epaileak enpresek zer zigor jasoko duten zehaztu beharko du orain: isunak, kalte ordainak edo negozio eredua aldatzeko eginbideak. Live Nationek adierazi du “handia eta arrakastatsua izatea” ez dela legez kanpokoa.
Xabier Anduagak “Werther” Masseneten opera egingo du Bartzelonan
Maiatzaren 2tik 17ra taularatuko du donostiar tenorrak Goetheren eleberrian oinarritutako opera. Lehenago, apirilaren 19an, gala liriko bat egingo du Liceun bertan, Pretty Yende hegoafrikar sopranoarekin batera. Gainera, Talia Arte Eszenikoen Espainiako Akademiaren sarietarako izendatuta dago Anduaga, lirikako gizonezko interprete onenaren atalean, La sonnambula operan egindako lanagatik.
Pantxoa eta Peio bikoak azken bira bat egingo du agur kontzertuen aurretik
2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan (irailaren 5ean), Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.
BOSek Euskaldunara eramango du Kobetamendi
Ostiralean, apirilak 10, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Bilbao BBK Live jaialdian jo duten hainbat talde eta musikariren kantuen bertsio sinfoniko berriak interpretatuko ditu, Euskaldunan. Talde eta artista hauen abestiak prestatu dituzte: The Cure, Depeche Mode, Arcade Fire, Pulp, Radiohead, The Strokes, Florence + The Machine, Muse, R.E.M., Guns N’ Roses, Coldplay eta Rosalía, besteak beste.
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.