Punka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskorbutori buruzko dokumental bat filmatzen hasi dira

“Generación anti todo” lana santurtziar punk taldearen inguruko hainbat kontu argitzeko saiakera izango da. Dokumentalaren ohiko formatutik aldenduta, fikziozko istorio bat izango du ardatz.
Proiektuko lantaldea, Pako Galan Eskoburtoko bateriarekin. Argazkia: Janire Trebolazabala.

Iñigo Cobo zuzendari eta gidoilariak eta Saregabe ekoiztetxeak Eskorbuto Santurtziko punk talde mitikoaren, 80ko hamarkadan estilo horretan izan zen talde nagusietako baten, inguruko dokumental bat filmatuko dute.

2017an Iosu Exposito eta Juanma Suarez taldeko kide ospetsuenak hil zirenetik 25. urte bete direla eta, taldearen legatua azaleratu nahi dute lanean, ekoiztetxeak ohar batean azaldu duenez.

“Generación anti todo”k hainbat galdera plazaratu nahi ditu, hala nola “mitifikatu ote dute Eskorbuto? Produktu kapitalista bilakatu da? Zer gertatu zen Latinoamerikan taldearekin? Punka hilda dago edo ulertzeko beste modu bat dago egun? Zein alde daude 80ko hamarkadako eta gaur egungo gazteen artean?” .

Hori guztia Ioritz Benito aktore eta musikariak gidatuko du, eta Bilbon, Etxebarrin, Sestaon, Gasteizen eta Santurtzin, taldearen jaioterrian, filmatuko dute.

Saregabe ekoiztetxea sortzaile gazteen elkarte bat da, kooperatiba gisa antolatua, eta sortzaile berri eta independenteak sustatzea du helburu.

Hurrengo egunetan, proiektuaren arduradunek finantzazio kolektiboko kanpaina bat abiatuko dute. Apirilerako bukatu nahi dute filmatzen, eta lana udazkenean erakutsi, zenbait jaialditan.

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paquito D’Rivera Quintetok Getxo sorgindu du

Kubatar klarinete eta saxo jotzaileak emanaldi gogoangarria eskaini du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Pepe Riverok (pianoa), Yuvisney Aguilarrek (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ek (kontrabaxua) eta Sebastián Laverdek (bibrafonoa) lagunduta. 

Cécile McLorin Salvant
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Getxon abiatuko dira jazz doinuak

Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.

Gehiago kargatu