Punka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugimenduak La Polla Recordsen

1979an sortutako arabar talde historikoak “azken borroka” egiteko prest dagoela iragarri du sare sozialetan. Diskoa prestatzen ari dira eta bira egin nahi dute, Estatuan eta Latinoamerikan.
Abel, Evaristo, Sume
Abel baxu-jotzailea, Evaristo kantaria eta Sume gitarrista

La Polla Records aguraindar talde punk mitikoa bizirik dago, 2003an desagertu eta gero. Facebooken profil bat sortu berri dute, eta igo duten argazki batean Evaristo kantaria agertzen da, Abel (baxua) eta Sume (gitarra) inguruan dituela eta azpian idatzi hau irakur daiteke: “Hilda nengoen, baina altxatu naiz. Zain dut azken borroka”.

Facebookeko orrialde horretan ageri den informazioaren arabera, Txiki gitarristak eta Tripi bateriak osatuko dute taldea, Evaristok La Pollaren azken boskotean eta Gatillazo taldean lagun izandako musikariek.

Disko berria eta bira

eitb.eus taldearen lanaz arduratuko den ekoizpen etxearekin harremanetan jarri da, eta ez digute ezer baieztatu edo gezurtatu. Taldeak laster hitz egingo duela esan digute. Nolanahi den, taldearen ingurukoek esan digutenez, kanta zaharrak berriz grabatuta jasoko dituen disko bat prestatzen ari dira, eta Espainiako Estatuan eta Latinoamerikan bira egin nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X