Diskoa eta bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Polla Records bueltan da, disko eta bira berriak besapean

Arabar taldeak bere sorreraren 40. urteurrena ospatuko du, banandu zirenetik hamasei urte bete direnean. BECen joko dute urriaren 19an.
La Polla Records
Taldearen azken kontzertuak eman zituen boskotea itzuliko da

Hitzetik hortzera zebilena berretsi du gaur, Madrilen, Internet bidez zuzenean eskaini duen prentsaurreko batean, La Polla Recordsek: taldea bueltan da banandu eta 16 urtera, 2003an taldearen azken kontzertuak eskaini zituen boskotearen eskutik: Evaristo, Sumé, Abel, Txiki eta Tripi.Taldearen sorreratik berrogei urtera, maiatzaren 10ean disko berria kaleratuko du La Pollak: Ni descanso, ni paz! Haritz Harreguyk ekoitzi duen lana, taldearen lehen hiru diskoetako (Salve, Revolución eta No somos nada) kantu birgrabatuez osatua. Halaber, Evaristok konposatutako kantu berri bat ere biltzen du: “Ni descanso, ni paz!”.Horrez gain, bira egingo dute, eta urriaren 19an kontzertua egingo dute Euskal Herrian, BEC Barakaldoko erakustazokan, belaunaldi horretako beste ordezkari batek, Drogasek, lagunduta. Bira beste toki hauetara ere iritsiko da: Valentzia (irailak 21, zezen plaza), Madril (urriak 12, Wizink Center) eta Bartzelona (urriak 26, Palau Sant Jordi).Kontzertu hauetarako sarrerak martxoren 20an jarriko dituzte salgai, taldearen webgunean, eta, inon sarrerak agortuz gero, hiri horretan beste kontzertu bat egin lezaketela aurreratu dute.La Polla Records. Argazkia: Daniel Fernandez.2020an, zortzi kontzertu gehiago emango ditu taldeak Latinoamerikan, eta "denboraldi batean behintzat" La Polla Recordsek egingo dituen emanaldi bakarrak izango dira hamabi horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X