Aitor Etxebarriak omenaldi sinfonikoa egingo dio Gernikari
Aitor Etxebarria gernikar konpositoreak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa, "orain arteko proiekturik pertsonalena, ausartena eta handiena", aurkeztuko du ekainaren 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian.
Gernika jaioterria omenduko du horrela Etxebarriak (El Txef-A izenpean musika elektronikoan ibilbide oparoa egindakoa), ankerkeria haren 85. urteurrena betetzen denean.
Ondoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Fernandezek zuzendua, Evelyn Glennie perkusio-jotzailea eta Gernikako Gaudeamus Korala izango ditu Aitor Etxebarriak lan honetan, eta bera pianoaz eta instrumentu elektronikoez arduratuko da.
'Gernika 85.' musikariaren lehen konposizio sinfonikoa da, eta lau mugimenduz osatuta dago. Gainera, musikaz gain, bonbardaketatik bizirik atera zirenen lekukotasunak proiektatuko dira kontzertuan zehar, Gogora institutuak grabatutako bideoetan.
Ekainaren 30eko kontzerturako sarrerak apirilaren 20an jarriko dira salgai Euskaldunaren webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.
Kneecap taldea Bilbora itzuliko da, ekainean
Bilbao BBK Live jaialdiaren iazko edizioan jo eta gero, Belfasteko hirukoteak “Fenian” disko berria aurkeztuko du oraingoan, Santana 27 aretoan, ekainaren 8an.
Pepo Márquez: “Jada ez dago kontsumo kultural kaltegaberik”
“Antineutral” saiakeran, musikari eta musika industriako profesionalak musika lurralde neutrala izan ote daitekeen galdetzen dio bere buruari (spoilerra, ez), eta inbertsio funtsek, joko eremu horretan sartuta, hankaz gora jarri duten industriaren zentzu kulturalean sakontzen du.
Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin
Mallabiar kantariak “Arkitektura” disko berria kaleratuko duela iragarri du. 2027ko urtarrilean aurkeztuko du lan hori zuzenean, Irunen.
Arriagak ireki eta Fallak itxiko du Musika-Música jaialdia
Bilboko jaialdiaren 25. edizioa Arriagan hasi, eta Euskalduna jauregian egingo da martxoaren 6, 7 eta 8an.
Baga Bigak 20 urte bete ditu, euskal musikagintzaren ikur bilakatuta
Euskal taldeak eta artistak kudeatzeaz arduratzen dira Baga Bigan, eta horien estrategia lantzen dute: kontzertuak, grabazioak... Urteurrena ospatzeko, Baga Bigak kontzertu berezia antolatu du gaur, larunbata, Euskaldunan, beraiekin aritu diren talde eta artista askorekin elkarlanean.
“Rosas” La Oreja de Van Goghen kantuak mila milioi entzunaldiko marka gainditu du Spotifyn
Donostiako taldearen kantua “Let It Be”, “Imagine”, “Knockin’ On Heavens Door” edo “Like a Prayer” baino gehiago entzun da plataforma horretan.