Hamar musikaritik zortzi gizonak izan ziren EAEko iazko kontzertuetan
Euskal Autonomia Erkidegoko musikan, nola zuzenekoetan hala diskogintzan, gizonak dira nagusi argi eta garbi, Kulturaren Euskal Behatokiak egindako azterlan batek argiro erakutsi duenez.
Behatokiak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean EAEn izandako musika ekitaldiak (385 ekitalditan izandako 486 emanaldiko lagina) eta urte horretan EAEko musika formazioek argitaratutako diskoak (122 diskoko lagina) aztertu ditu, Kulturklik agenda eta datu basea baliatuta, berorietan gizon-emakumeek izandako parte-hartzea neurtzeko.
Datuak esanguratsuak dira oso. Zuzenekoetatik hasita, 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan izandako kontzertuetan (jaialdiak kanpoan utzi dituzte, ezaugarri bereziak dituztelako) agertokira igo ziren pertsonen % 81,4 gizonak eta % 18,6 emakumeak dira.
10 musika taldetik sei gizonez soilik zegoen osatuta, eta bakarra zen emakumez bakarrik osatutakoa; talde mistoetan ere, gainera, emakumeak gutxiengo ziren (% 31).
Musika grabatua
Euskarrian grabatutako musikari dagokionez, iaz EAEn argitaratutako diskoei begira, nagusitasun are handiagoa dute gizonek; berorietan jo zuten interpreteen % 89,1 gizonak dira, eta % 10,9 emakumeak.
Taldeen osaerari begiratuta, hirutik lau gizonek soilik osatzen dituzte, % 6 emakumeek bakarrik eta % 17,8 mistoak dira. Misto diren horien artean, azkenik, taldekideen % 30,4 dira emakumeak.
Hizkuntza
Genero arrakala aztertu du ikerlanak nagusiki, baina hizkuntzari buruzko jakingarri batzuk ere atera ahal dira testutik. Euskara izan zen EAEn 2022an egindako kontzertuetan gehien entzun zen hizkuntza, gaztelaniaren aurretik. Deigarria da emakumez bakarrik osatutako formazioek apur bat gehiago erabiltzen dutela euskara, batez beste.
Diskoei dagokienez, emakumez soilik osatutako formazioek argitaratutako 4 diskotik 3 euskaraz dira, eta gizonez bakarrik osatutako formazioen kasuan hizkuntza aniztasuna apur bat handiagoa da: % 43 euskaraz, % 18 gaztelaniaz...
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.