Disko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Koral Elkarteak Zubiaurreren "La pasión de nuestro señor Jesucristo" grabatu eta argitaratu du

Bizkaitar konpositoreak 1874an sortu zuen oratorio argitaragabea Enrique Azurzaren zuzendaritzapean grabatu du abesbatzak.
Valentin Maria Zubiaurreren lana 1874koa da, gaur arte argitaratu gabea
Valentin Maria Zubiaurreren lana 1874koa da, gaur arte argitaratu gabea

Bilboko Koral Elkarteak Valentin María Zubiaurre konpositorearen (Garai, Bizkaia, 1837ko otsailak 14 - Madril, 1914ko urtarrilak 13) La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo  diskoa aurkeztu du, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.

Inoiz grabatu eta jendaurrean interpretatu gabeko oratorioa 1874an konposatu zuen Zubiaurrek. Grabazioan, artista nabarmenek hartu dute parte Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, hala nola Ana Otxoak (sopranoa), Beñat Egiartek (tenorra), Julen Garcíak (baritonoa), Juan Laboreríak (baritonoa), Alberto Sáez Puente (pianista eta organista) eta Ander Marzanak (pianista).

Azala, gainera, Manu Muniategiandikoetxea artistak egin du.

Zubiaurreren oratorioa bederatzi mugimenduz osatuta dago, eta Spotify plataforman entzun daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X