Geldialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bulegok ez du kontzerturik emango 2026an

"Lan berrietan zentratuta" egongo da taldea. Azaroaren 9an egingo dute "agur kontzertua" Bilbon, Euskalduna jauregian.
Bulego
Bulego

Bulego taldeak iragarri du 2026an ez duela kontzerturik egingo, eta geldialdiaren aurreko azken kontzertua 2025eko azaroaren 9an emango duela, Bilbon, Euskalduna jauregian. Gaualdi horretarako sarrerak abenduaren 12an jarriko dituzte salgai.

Lehenago, baina, Aldatu aurretik diskoa eta "Gure bihotzen taupadak" Euskaraldirako egin duten kantua aurkezten jarraituko du azkoitiar taldeak. Aurtengo abenduan, esaterako, Errenterian, Basaurin, Tafallan, Vianan eta Azpeitian joko dute.

20241206111959_gure-bihotzaren-taupadak_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X