Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Erromeria Eguna urriaren 4an ospatuko dute, Durangon

30 taldek baino gehiagok hartuko dute parte ospakizunaren lehen edizioan: Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak, Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak, Aiko, Luhartz…
Gautegun erromeria taldea

Gautegun taldeak kontzertua emango du Bizkaiko Erromeriaren Egunean

Bizkaiko Erromeria Eguna urriaren 4an ospatuko da, lehenengoz, “egun osoko egitarau zabalarekin eta hainbat gunetan euskal musika, dantza eta erromeria zabalduta”, antolatzaileek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro kooperatibak, gaur Durangon bertan azaldu dutenez.

“Bizkaiko Erromeria Egunak ez du soilik dantzariak eta musikariak diren horientzako eguna izan gura, gure musika eta dantzarekin gozatu nahi duen orok izango du tokia hemen, modu aktiboan parte hartuz zein ikus-entzule soil izanez”, Jon Gomez Garai Danok Pro kooperatibaren ordezkariaren hitzetan.

Horretarako, erromeriaren hamaika formatu izango dira jaialdian: «Dantza-plaza izango dugu Aikorekin, gaztetxoentzako dantzaldia Esna Gazte taldearekin, Larrain Dantza herrikoia eskainiko dute Gaztedi Dantza Taldeko gaiteroek, herri bazkariaren ostean helduak Luhartz taldekoekin kantuan ari diren bitartean Goazeneko aktoreek ere gaztetxoentzako kantaldia izango dute…», azaldu du Gomez Garaik.

Horrez gain, oholtzan izango dira Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak eta Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak, besteak beste, baita, 20:00etatik hasita, Plateruenan, Gautegun, Zazpizar, Altxa Porru eta Zutik.

Gainera, egun osoz, erromerien inguruko hitzaldi, ikastaro, puzgarri eta kale animazioek osatuko dute Bizkaiko Erromeria Egunaren programa. 

Albiste gehiago musika

Gehiago kargatu