Uztailak 12
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kylie Minogue, Nathy Peluso, Damiano David eta Fat Dog, Kobetamendiko festa burutzeko

Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken gaualdia du gaurkoa. Malko, Amateur, Janus Lester, Viva Belgrado, Sparks eta Carolina Durante ere ageri dira gaurko kartelean.
Kylie Minoguek 22:35ean joko du. Argazkia: Erik Melvin.

Bilbao BBK Liveri ordu batzuk gelditzen zaizkio ateak ixteko, baina azken jardunaldian egongo da, baiki, zer ikusi eta zer entzun: Kylie Minogue, Nathy Peluso eta Damiano David kartelburu sonatuen emanaldiak, berbarako.

Horiez gain, energia gorde dutenek bi espainiar talde interesgarri ikusteko aukera izango da arratsaldean, rocka gustuko dunenentzat, behintzat: Viva Belgrado (Johnnie Walker, 19:20) eta Carolina Durante (Nagusia, 20:15). 

Jaialdiko lehen orduak euskal bandek beteko dituzte, ohikoa denez. 17:30ean, Malko Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleek karpan (Johnnie Walker oholtza) joko dute, eta hamar minutu geroago hasiko dira Amateur donostiarrak. Gainera, Janus Lesterrek estreinakoz joko du Bilbao BBK Liven, 18:25ean.

L’Impératrice frantziar bandak 70eko rockean inspiratutako synth-pop emanaldia eskainiko du San Miguel oholtzan, Pulsar diskoaren nazioarteko biraren baitan. Proposamen alternatiboen ildotik, Heartworms post-punk taldeak (Jojo Orme britainiar artistaren banda) Johnnie Walkerren joko du, 21:30ean.

Gaua iristearekin batera, azken eguneko bi izen nagusiak taularatuko dira Nagusia oholtzan: Kylie Minogue australiarra eta Damiano David italiarra. Tension II izeneko diskoa gurean aurkezteaz gain, 90eko hamarkadatik pilatu dituen hitez osatutako errepertorioa eskainiko du Minoguek, 22:35etik aurrera. 

Damiano Davidek hartuko dio lekukoa agertoki horretan australiarrari; 01:40an, Måneskin taldeko abeslari gisa ezagutu genuen italiar musikariak bere bakarkako lehen lana, Funny Little Fears, aurkeztuko du.

Eta bien artean, beste izar nabarmen bat arituko da Bilbao BBK Liven: Nathy Pelusok San Miguel oholtza beteko du 00:15etik aurrera. GRASA diskoan oinarritutako ikuskizuna AEBn eta Hego Amerikan aurkeztu ostean, Euskal Herriko publikoari erakutsiko dio, estreinakoz. 

Ordu berean, 00:15ean, Fat Dog britainiarrek proposamen alternatiboagoen zaleak bilduko ditu Johnnie Walker oholtzan; kontzertu bizia izango da, seguru.

2025eko edizioa ixteko, The Blessed Madonna estatubatuar ekoizleak ‘We still believe’ showa egingo du San Miguel agertokian, eta Johnnie Walker oholtzan Enigma izeneko festaz gozatzeko aukera izango da, Fucknormal, Mina Galán eta Olvido artisten eskutik.

Horraino iritsiko da Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo eskaintza. Gozatu! 

Bilbao BBK Live jaialdiko larunbateko jardunaldiaren ordutegiak

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X