Uztailak 17
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du

Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.

Ruben Blades
Ruben Baldesek uztailaren 17an abestuko du Gasteizen. Argazkia: Federico Galbraith

Ruben Blades musikari panamarrak kontzertua emango du, uztailaren 17an, Gasteizko Jazz Jaialdiaren 49. edizioan, Mendizorrotzan. Roberto Delgado buru duen 20 musikariko big band "boteretsua" izango du aldean panamar musikariak.

Fotografias diskoa aurkezteaz gain, “Pedro Navaja”,  “Decisiones”, “Amor y Control” eta beste klasiko batzuk entzungo dira gaualdian, noski.

12 Grammy eta 13 Latin Grammy sari irabazi ditu Baldesek, eta Fotografías diskoa Roberto Delgadorekin eta Panamako Orkestrarekin batera grabatu du.

Gasteizko Jazz Jaialdiak “laster” iragarriko ditu uztailaren 13tik 18ra bitartean egingo den 49. edizioko programazioaren gainerako izenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X