Horrela kontatu dugu, zuzenean, 87. Oscar sarien gala
06:03 Sean Penn handiak emango du pelikula onenaren Oscar saria: "Birdman"
05:55 Matthew McConaughey gizonezko aktore onenaren iazko Oscar sariaren irabazleak emakumezko aktore onenaren saria banatuko du. Aurreikuspenek zioten bezala, Julianne Moorek ("Still Alice") jaso du golardoa.
05:50 ...eta gizonezko aktore onenaren sariaren irabazlea da... Eddie Redmayne, Stephen Hawkingena egitearren. ELA gaixotasunari aurre egiten dietenei eskaini die aktoreak.
05:48 Cate Blanchettek gizonezko aktore onenaren saria aurkeztu du.

05:42 Neil Patrick Harrisek Ben Affleck "Gone girl"eko lankidea aurkeztu du zuzendari onenaren saria emateko. Alejandro Gonzalez Iñarrituk irabazi du, "Birdman" lanarengatik.
05:34 Gidoi egokitu onenaren txanda orain. "The imitation game" Alan Turingen istorio kontatzen duen lanarentzat da.
05:31 Jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria "Birdman" filmak lortu du.

05:30 Sari nagusien borroka hasi da.
05:22 Soinu banda onenaren Oscar saria "The grand Budapest hotel"ek eskuratu du. Alexandre Desplat musikaren egilea bi lanengatik izendatuta zegoen sail horretan, "The imitation game"ko musika ere berak egin baitu.
05:16 "Irribarreak eta malkoak" filma omendu du Lady Gagak, Scarlett Johanssonek aurkeztuta. Kantuaren ostean, Julie Andrews agertokira irten da, txalo zaparrada handi batek babestuta.
05:05 Eta hain zuzen ere "Glory" kantuak ("Selma" filma) irabazi du kantu onenaren saria. Kantuaren egileek duela 50 urte giza eskubideen alde Selmatik Montgomeryra joan zirenen borroka goraipatu du, eta gaur egun helburu horrekin borrokatzeko aldarria egin du. "Jendeak gure kantuarekin aurrera egiten duenean, gu ondoan gaituela gogorarazi nahi diogu".
05:02 John Legendek eta Commonek ikuskizun harrigarria taularatu dute "Selma" filmeko "Glory" kantua interpretatzeko.
04:51 Dokumentalik onena "Citizenfour" da Oscarretan. Edward Snowdeni egindako elkarrizketak ditu oinarri.
04:50 Patricia Arquettek "Boyhood"en egindako lanagatik saria jasotzean hau esan du: "Erditu diren eta bere zergak ordaintzen dituzten emakumeei eskaintzen diet; heldu da AEBko emakumeek soldata berak eta eskubide berak izateko ordua".
04:44 Editatzerik onena, "Whiplash" lanarena da. Bateria ikasle baten nondik norakoak kontatzen dituen istorioarentzako hirugarrena.
04:32 Meryl Streepek, inoiz izendapen gehien jaso dituen aktoreak (19), 2014an hildako zinema munduko jendearen omenezko bideoa aurkeztu du: Mickey Roonie, James Garner, Anita Ekberg, Malik Bendjelloul, Lauren Bacall, Robin Williams, Gabriel Garcia Marquez... Errespetu osoz hartu du publikoak izen segida, eta, jarraian, Jennifer Hudsonek kantatu egin du.
04:24 Argazkigintza onenaren Oscarra, "Birdman" filmarentzat. Iaz ere irabazi zuen Emmanuel Lubezkik, "Gravity" lanarekin.
04:21 Ekoizpen diseinu onenean, hirugarrena "The grand Budapest hotel"entzat.
04:10 Film luzeei dagokienez, ostera, "Big Hero 6" gailendu da.
04:08 Eta animaziozko film labur onenaren saria... "Feast" Disneyren lanarentzat izango da.
04:04 Ikusizko efektu onenen Oscar saria "Interstellar" filmarentzat da. Cristopher Nolanen lanak oso izendapen gutxi jaso ditu, baina sari bat eramango du behintzat.

04:02 Alfonbra gorriko irudirik onenak ikusi ahal dituzu: Michael Keaton, Jessica Chastain...

03:51 Sari garrantzitsuetako beste baten txanda. Jared Letok antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria eman dio Patricia Arquetteri ("Boyhood"). Estatubatuar emakumeentzako berdintasuna eskatu du "eskubidetan eta soldatatan". Txalo zaparrada handia jaso du.
03:49 "American sniper"en lehenengoa: soinu editatzerik onenaren Oscarra.
03:46 Soinu nahasketa onenaren saria "Whiplash" lanarentzat da. Gaueko bigarren Oscarra lan independentearentzat.
03:42 Neil Patrick Harrisen omenaldia, "Birdman" filmari: antzokiaren atzealdea erakutsi du, eta barruko arropatan azaldu da agertokian.
03:35 Glenn Campbell musikariaren azken kantua jo du Tim McGraw kantariak galan. "I'll be me" dokumentalak erakusten du Campbellen istorioa. Alzheimerrak jota zegoela jakindakoan, azken kantu bat idatzi zien emazteari eta seme-alabei, okerrera egindakoan esan ezingo ziena kontatzeko.
03:25 "The phone call"ek irabazi du fikziozko film labur onenaren Oscarra, eta dokumental labur onena, Akademiako kideen arabera, "Crisis hotline" da, gerrako beteranoek gerra bukatutakoan izaten dituzten arazoak kontagai dituena.
03:17 Neil Patrick Harris ikusleen eserlekuetara jaitsi da, eta estrarena egiten dutenekin hitz egin du. Eserlekua beteta dagoen itxura egiteko, sariaren bila joandakoen tokia betetzen dute horiek.
03:08 Nicole Kidmanek atzerriko film onenaren saria emango du. Guri asko gustatu zitzaigun "Relatos salvajes", baina "Ida" poloniarrak irabazi du, besteak beste, Goyetan bezala. Esker oneko hitzaldi luzea.
03:00 Makillaje eta ile-apaintze onenaren sariaren txanda da orain: "The grand Budapest hotel"entzako bigarrena.
02:57 Jantzi onenen Oscar saria "The grand Budapest hotel"entzat da. "Birdman"ekin batera izendapen gehien zituen lanak, lehen saria.
02:46 Dakota Johnson "50 shades of Gray" filmeko protagonistak Maroon 5 taldearen emanaldia aurkeztu du. "Lost stars" kantua eskainiko du Adam Levine kantariak.
02:39 Lupita Nyong'o aktoreak eman du gaueko lehen saria. J.K. Simmonsentzat ("Whiplash") da antzeztaldeko gizonezko aktore onenarentzako Oscarra. Gurasoekin hitz egitera gonbidatu ditu ikus-entzule guztiak, esker ona emateko hitzetan. Bere ibilbideko lehen Oscar saria da.
02:38 "American Sniper"ek 300 milioi dolar bildu zituen iaz AEBn, galaren aurkezleak iragarri duenez.
02:34 Hasiera bizia proposatu du Neil Patrick Harrisek: musika eta dantza, zeremonia abiatzeko.
02:30 Abiatu da 87. Oscar sarien gala!
02:28 Barealdia, ekaitzaren aurretxoan
02:24 Gero eta gutxiago falta da Neil Patrick Harrisek gidatuko duen ekitaldia hasteko.

02:19 Izarren segidak ez du etenik Dolby antzokirako bidean.
02:16 "Boyhood" eta "Birdman" denon ahotan. Zer kontatzen dute, baina, bi istorio handi hauek?
02:04 Ethan Hawke, alfonbra gorriaren gainean: "Boyhood-ek jaso duen erantzuna gure ametsak baino handiagoa izan da. Esperientzia honek aldatu egin nau".
01:55 Reese Witherspoonek emakumeen lanaren aldeko aldarria egin du kazetarien aurrean. Alfonbra gorrian, emakumezko aktore batzuk lanari buruz hitz egiteko gonbita egiten ari dira, eta jantziei buruzko kalaka alde batera uztea proposatu dute.
01:39 Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariak alfonbra gorrian esan duenez, artea lehian jartzea "absurdoa" da. Ikusiko dugu gauaren amaieran zer esaten duen, "Birdman"en emaitzak ikusi eta gero.

01:36 "Interstellar", "Gone girl"... Akademiako kideek film batzuk ahaztu dituzte. Haien errepasoa egin dugu.
01:27 "Boyhood" eta "Birdman" dira, apustu etxeen eta galdeketen arabera, faborito nagusiak. Horiez gain, segurutzat eman den sarietako bat emakumezko aktore onenarena da; zurrumurruen arabera, Julianne Moorek eramango du "Still Alice" filmean egindako lanagatik.
01:20 Itxaronaldia girotzeko, plan ezin hobea: kantu onenerako hautagaiak entzun.
01:13 Euria ari du Kalifornian, estatu eguzkitsuan.
01:04 Marion Cotillard frantziarra ere izendatuta dago, emakumezko aktore onenaren atalean, "Deux jours, une nuit" Dardenne anaien filmagatik.
00:57 Despistaturik balego, hor materiala, azken orduko birpasa egiteko: hauek dira izendatutako filmak eta aktoreak, eta hauek gala jarraitzeko argibideak.
00:49 Gaueko izar izango direnak alfonbra gorrira heltzen hasi dira. Faborito argienetako bat da Patricia Arquette, antzeztaldeko emakumezko aktoreen atalean.
00:41 Urteko film eta profesional onenak zein diren jakin aurretik, ikusi bart Razzie sarietan, zineman urteko txarrena "saritzen" duten ekitaldian zer gertatu den ikusi ahal duzue.
00:29 Dena prest dago jada...
00:25 Atzera kontaketa abiatu da dagoeneko, Oscar sarien irabazleak jakiteko. Itziar Atienzak, Jon Garañok eta Felix Linaresek egin dituzte honezkero beren apustuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.