Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
"Erreka Zoko Hortan" film laburra Sail Ofizialean lehiatuko da
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 29 film labur proiektatuko ditu 32. edizioaren Sail Ofizialean, maiatzaren 8tik 16ra. Gainera, jaialdiak iragarri du Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari emango diola Fantastikoaren Izarra saria, zinema jaialdiko aitortza nagusia.
Sail Ofizialean nazioarteko bederatzi film laburrek parte hartuko dute: Bath Bomb (2024, Colin G Cooper), The Call (2025, Kiko Prada), Cara de cona (2026, Guillermo de Oliveira), La dernière neige (2025, Bouquet-populus Rodolphe), Hyena (2025, Altay Ulan Yang), Pobre Marciano (2025, Alex Rey), Lo que te falta (2025, Sara Bermejo), Tinieblas (2025, Raul Cerezo eta Carlos Moriana) eta Unclean (2024, Simon Chouinard).
Sail Ofizialaren barruan, FANT Laburrean-Euskal Filmak atalean, lan hauek ikusi ahalko dira: El agujero (2025, Daniel Gomez Mugica), Arditurri (2025, Oihan Gastesi eta Ander Arrieta), Aziza y el último hombre bueno (2025, David Ontoria), Azpian (2025, Danel Garay eta Laura Barquin), El cuerpo de Cristo (2025, Bea Lema), Erreka Zoko Hortan (2025, Ekaitz Bertiz), Glory Hole (2025, Andoni Fernandez), Hariaren amaiera / Al final del hilo (2025, Aitor Molina), Última salida (2025, Egoitz Diaz Ibargoitia) eta Zezena eta umea (2025, Igor Garcia Piñas).
Orobat, Ikuspegi Fantastikoa Laburrean atalean beste hamar film emango dira: Arca (2025, Italia, Lorenzo Quagliozzi), Baile con la muerte (2024, Espainia, Carlota Masso), Ghosting (2024, Yago Casariego), Kámen osudu (2025, Txekia Errepublika, Julie Cerna), Lantern (2026, Alemania, Leopold Schraudolph), Open Mic (2025, Espainia, Jano Santos), Ortega (2025, Espainia, Alvaro Pita), The Sentry (2025, Kanbodia-Norvegia-AEB, Jake Wachtel), Tenéis que verlo (2025, Espainia, Nacho Solana) eta The Veil (2025, Brasil, Gabriel Motta).
Bestalde, Fantek Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari emango dio 2026ko edizioko Fantastikoaren Izarra saria, jaialdiak banatzen duen aitortza nagusia.
Eugenio Mira da edizio honetako sarituen artean antolakuntzak ezagutzera eman duen bigarren protagonista, Aranzazu Calleja bilbotar konpositorearen ondoren; Callejak edizio honetako Ohorezko FANT saria jasoko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.