Batman, FANT zinema jaialdiaren ikurra
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 8tik 16ra arte egingo dute aurten. Gotham Cityko superheroia Bilbori begira ageri da kartelean.
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra bitarte egingo dute, eta Batman izango du irudi gisa topagunea iragartzeko kartelak. Aurten, 60 urte dira "saguzar-gizona" telebistan lehenengoz agertu zela.
Hori dela eta, PreFANT zikloaren barruan, martxoaren 24an Golem Alhondiga zinema aretoan Batman Tim Burtonen filma ikusi ahalko da.
Bestalde, Fantek deialdi bat bultzatuko du, hirugarren urtez, genero fantastikoko euskarazko film labur bat ekoizteko proiektuak sustatzeko; martxoaren 28ra arte dago zabalik egitasmoak aurkezteko epea, eta proiektu irabazleak 5.000 euroko saria jasoko du.
Zure interesekoa izan daiteke