Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
FANT Bilboko Udalak antolatzen duen fantasiazko zinema jaialdiak Aranzazu Calleja musikagile bilbotarrari emango dio 32. edizioko Ohorezko FANT saria, "gaur egungo musika zinematografikoaren sortzaile nabarmenetakoa" baita, aurten maiatzaren 8tik 16ra egingo duten jaialdiaren antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.
Callejaren lanen artean, El hoyo, Los aitas, Cinco Lobitos, Marco, Maspalomas, Irati eta Akelarre filmen musika dago, azken bi horiek Maite Arroitajauregi "Mursego"rekin elkarlanean.
Bestalde, antolakuntzak jakinarazi du La Casa en el Árbol Luis Calderonen filmak irekiko duela FANTen 32. edizioa, maiatzaren 8an. Bizkaian filmatutako slasher filmak Sandra Escacena, Claudio Portalo, Kandido Uranga, Mala Rodriguez, Apolonia Lapiedra, Ai-xing Cobos, Asier Hernández eta Inge Ugarte ditu protagonista.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da