Kodak antzokiko alfonbra gorrirainoko bide luzea
Demagun pelikula bat egiten duzula, zure hizkuntza agian zaharregi eta txikiegian, demagun zure herrialdeko zinemaldi nagusiak Sail Ofizialerako aukeratzen duela film hori, demagun Estatuko zinema sari nagusietarako bi izendapen jasotzen dituzula gero eta demagun, azkenik, ?tira, egin ahalegina: irudimenak ez du mugarik? Oscarretarako bidean jartzen zaituela Estatuko Zinema Akademiak? Zer urrats egin beharko zenituzke biharamunean? Norantz jo lehen pausoa?
Asmakizun hori errealitate bihurtuta, ?Loreak?eko lantaldea, atzo Espainiako Zinema Akademiak pelikula Oscarretarako hautagai aurkeztuko zuela erabaki izana asimilatuta, lantegi horretan buru-belarri murgildu da. Begi-bistan, bi data: abenduaren erdialdea, orduan egingo baitu atzerriko film onenaren sariaren hautaketa batzordeak lehen aukeraketa, eta, galbahe hori pasatuz gero, urtarrilaren 14a, egun horretan iragarriko baitute zein bost film lehiatuko diren otsailaren 28an estatuatxoa eramateko.
Xabier Berzosa filmaren ekoizleak esan digunez, ?lehenik eta behin kokatu egin behar dugu: estrategia zehaztu eta egutegia egin. Gainera, irabaztea posible dela sinetsi behar dugu % 100ean lan egin ahal izateko?.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga filmeko zuzendariak
Euskal Herritik, orain arteko lantalde berak lan egingo du, begirada Los Angelesen jarrita, baina ezinbestekoa izango dute aurrerantzean AEBko industriaren bidezidorrak ondo baino hobeto ezagutzen dituen enpresa baten laguntza, lobby gisa jardunez AEBn pelikularen eragin eremua handituko duen norbaiten eskarmentua.
Horren bila, lan hori egiteko aukerarik aproposena zein den hausnartzen harrapatu du Berzosa gure deiak. Nahita ere, lorerik ezin bidali, gainera, ?Loreak?ekoek atzerriko film onenen sarirako izendatuen zerrenda egiten duen batzordeko kideei, berak azaldu digunez, ez baita publiko izaten hori nork osatzen duen.
Lehenbailehen lanera
AEBko lana berandu baino lehen hasiko dute ?Loreak?ekoek, baiki, nahitaez; izan ere, aurretiaz antolatuta bazegoen ere, ondo baino hobeto probestu ahalko dute hilaren 15ean Espainiako Kultura Ministerioak Los Angelesen bertan, Kodak antzokitik 10 metrora dagoen areto batean, antolatutako emanaldia Oscarretarako bidean lagundu ahalko dion jendearengana heltzeko.
Euskal lantaldeak badaki ?Loreak? bere txikitasunetik borrokatu beharko dela gainerako herrialdeek aurkeztutako pelikulekin, ez baitu beste hautagai batzuek Hollywoodeko industriarekin duten harremanaren parekorik; Pablo Trapero Argentinaren hautagaiak (?Elefante blanco?, ?Carancho??), esaterako, CAA estatubatuar agentziarekin kontratua sinatu berri du Veneziako jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi eta gero, eta ?El club? Uruguaiko hautagaiaren zuzendariak, Pablo Larrainek, ?Scarface?ren remake bat eta Natalie Portmanekin Jackie Kennedyren gaineko film bat egiteko proposamenak jaso omen ditu dagoeneko.
Horren aurrean, esan bezala, hizkuntza txiki baten eginda egoteak ematen dion ?exotikotasuna? izan lezake alde, Berzosaren ustez, ?Loreak?ek Hollywoodeko ikusleen begietara; Guatemalaren hautagaia, ?Ixcanul?, ere, berbarako, maieraz dago filmatuta.

"Loreak"eko lantaldea, Donostiako iazko Zinemaldian (Efe)
Lan hauek guztiak, baina, ez dira doakoak, noski: finantzazioa ere beharko dute helburua erdiesteko. Enpresa pribatuen ateak ere joko dituzte, Berzosak azaldu digunez, baina zail ikusten dute ekimen pribatuko norbait bidelagun izatea, eta erakundeak erakarri nahi dituzte, zailtasun ekonomikoen jakitun badira ere: Jaurlaritza, Donostia 2016, euskalgintzan ez ezik industria garapenean eta turismoan diharduten sailak?
AEBko bultzadaren esperoan, nolanahi den, Oscarretarako hautagaitzak beste hats bat eman dio filmari Estatuko zinemetan, hainbat aretotan beste behin ere jarriko baitute ikusgai ?Loreak?; gaur bertan jakinarazi dio hori Estatu mailako banatzaileak Berzosa ekoizleari.
?Bihotzondoko sekretuak? Montxo Armendarizen filma Oscarrerako bidean gelditu zen 1998an: azken bost aukeratuen artean sartu zen, baina ez zuen irabazi. Film horretan, euskarazko hitz solte batzuk entzuten ziren, baina entzungo ote da euskara 2016ko zeremonian ?Loreak?en ahotik? Ikusiko dugu bidea zer helmuga duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.