Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Zinema aretoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemetan estreinatzen diren filmak 100 egunez aretoetan soilik ikusi ahal izatea eskatu du EZAEk

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen ustez, neurri hori "premiazkoa eta funtsezkoa" da publikoa zinema aretoetara itzultzea nahi izatera.
orain-default-image

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamazazpi areto batzen dituen taldeak, bat egin du FECE Espainiako Zinemen Federazioak ICAAri (Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) egin dion eskariarekin, eta bultzatu du, horrela, zinema aretoetan estreinatzen diren film guztiak 100 egunez areotoetan soilik ikusi ahal izateko galdea, "premiazkoa eta funtsezkoa" irizten baitio neurri horri aretoak lehengora itzultzeko.

Elkarteak ohar batean jaso duenez, pandemiaren ondorioz zinema aretoak itxi zituztenetik nabarmen jaitsi da filmak zinema aretoetan soilik ikusteko tartea: pelikula batzuk batera estreinatu dira aretoetan eta plataformetan, eta beste batzuk, adibidez, zineman estreina egin eta 45 egunen buruan pasatu dira eduki plataformetara.

EZAEren eta FECEren ustez, egoera horrek zailago egin du film berriak zinema aretoetan ustiatzea eta "sektorearen errekuperazioa atzeratu du", kontuan hartzen bada publikoa zinema aretoetara joatea dela "zinema industria osoari eusten dion ardatza".

FECEk eta EZAEk aldarrikatu dute "ezinbestekoa" dela zinema aretoetan estreinatzen diren pelikulei 100 eguneko epea ezartzea bertan bakarrik ikusi ahal izateko.

Elkarteak jasotako informazioaren arabera, Frantzian 15 hileko epea ezartzen da pelikula zineman estreinatu eta gero streamingez eskaini ahal izateko, eta Italian 90 eguneko epea ezarri dute filmak zineman soilik ikusi ahal izateko, non egindakoak diren gorabehera, zinema aretoei krisiari aurre egitea ahalbidetzeko neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X