Martuteneko eskola zaharra hustu dute
Polizia-operatiboa 09:10ean iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Megafonia bidez abisatu dute, agenteak barrura sartu eta lau pertsona identifikatu dituzte. Edozein kasutan, eraikin horretan bizi ziren 111 lagunetatik ia denak beren kabuz atera dira azken ordu eta egunetan.
Aurreikusi bezala, gaur goizean hustu dute Martutene auzoko Agustindarren eskola zaharra izandakoa, Donostian. Etxegabeen aterpe izan da orain arte, eta Donostiako Harrera Sareak azaroa amaieran egindako azken kontaketaren arabera 111 pertsona bizi ziren bertan; 84, Donostiako Udaleko iturrien arabera.
Ertzaintzak, Donostiako Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak osatutako polizia operatiboa 09:10 aldera iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Halaber, gaua inguruan igaro dutenak kanporatu egin dituzte.
09:45ak pasata agenteak eraikin barruan sartu dira, bertan zeudenak ateratzeko asmoz. Antza denez, Poliziak lau pertsona identifikatu ditu.
Azken orduetan, eraikin horretan bizi ziren hainbat pertsona beren kabuz atera dira; horietako batzuek bi urte inguru zeramatzaten bertan bizitzen.
Jon Insausti Donostiako alkatea Euskadi Irratian izan da gaur goizean, eta, azaldu duenez, Udaleko Gizarte Ekintzako langileek 80 bat pertsonarekin hitz egin dute, eta 50ek onartu dute Ondarretako La Sirena aterpetxean ostatu hartzea.
Hainbat kolektibok erakundeen lana kritikatu dute. Salatu dutenez, 2024ko ekainetik zekiten eraikina husteko eguna iritsi egingo zela, eta "ez dute kontingentzia planik egin".
Testuinguru horretan, manifestazioa antolatu dute ostegun honetan, 19:00etan, Teresa Calcuta plazan, Atotxako Justizia Jauregian.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.