Zinema
2025/05/13 - 21:32
Hollywoodeko izarrek eta soineko ikusgarriek glamourrez bete dute Canneseko alfonbra gorria
Zinema jaialdiaren irekiera ekitaldian izan dira, besteak beste, Juliette Binoche, Halle Berry, Eva Longoria, Julie Garner, Robert de Niro edota Rosi de Palma aktoreak, Quentin Tarantino zinemagilea eta Irina Shayk edota Alessandra Ambrosio modeloak.
2025/05/13 - 20:15
''Inurri Itsuak'' filmatzeko Zorrotzako pabiloi batean eraikitako dekoratu erraldoia bisitatu dugu
EiTBk babestutako pelikula honen zenbait eszena Bilboko pabiloi erraldoi baten barruan ari dira grabatzen. Bertan, La Galeako itsaslabarraren erreplika erraldoia egin dute. Urko Olazabal eta Itziar Ituño dira, besteak beste, Igor Legarretak zuzendutako filmaren protagonistak.
2025/05/13 - 14:45
Cannes, zinema besarkatzeko gertu
78. edizioko kartelean 'Un homme et une femme' filmeko besarkada jaso duen jaialdiko alfonbra gorria zabalduta dago dagoeneko, Robert De Niro Ohorezko Urrezko Palmaren irabazlearen eta Scarlet Johanssonen eta Kristen Stewart, lehen filma zuzendu duten bi aktoreren, zain.
2025/05/09 - 16:27
"Death is a problem for the living", Fant Bilboko jaialdiko film luze onena
Teemu Nikkiren komedia beltzak eraman du fantasiazko zinemaren jaialdiko sari handiena. Euskal film labur onenaren saria Igor Salutregi Gabiolaren "Presencia" pelikularentzat izan da.
2025/05/08 - 17:11
Saturnino Garcia aktoreak ohorezko saria jasoko du Bilbon Fantasiazko Zinema Jaialdian
Leonen jaioa, baina gazte-gaztetatik Barakaldon hazia, film askotan parte hartu du eta Goya bat jaso du "Justino, un asesino de la tercera edad" filmean egindako lanagatik. 90 urterekin, nekaezin eta ilusioz beterik ageri da.
2025/05/08 - 13:32
Donostiako Zinemaldiak Lillian Hellman gidoigileari eskainiko dio atzerabegirako klasikoa
Estatubatuar gidoigileak, besteak beste, William Wyler, Arthur Penn, William Dieterle eta George Roy Hill zinemagileekin lan egin zuen. Donostiako zinema jaialdiaren 73. edizioa irailaren 19tik 27ra egingo dute.
2025/05/07 - 10:38
Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 2tik 5era
Zinemaren Jairako sarreren aurresalmenta maiatzaren 28an abiatuko dute. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.
2025/05/06 - 16:25
Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Filmetako bi euskara hutsean eginak daude, beste bat euskaraz, gaztelaniaz eta marokoar darijaz, eta lauk gaztelania dute hizkuntza nagusi.
2025/05/05 - 13:06
Trumpek % 100eko muga-zerga ezarriko die atzerrian ekoitzitako filmei
Estatubatuar agintariak adierazi du beste herrialde batzuek pizgarriak eskaintzen dituztela "zinemagile eta estudioak AEBtik aldentzeko", eta erantsi du AEBko zinema industria "hiltzen" ari dela.
2025/05/02 - 19:19
Star Wars-en Nazioarteko Eguna: Nola ikusi saga osoa ordena kronologikoan
Star Wars-en Nazioarteko Eguna dela eta, sagaren errepasoa egingo dugu, bere film eta telesail guztiak ordena kronologikoan, egun honetan Indarrik gal ez dezazun.
2025/05/02 - 14:11
'Hallow road' filmaren proiekzioarekin emango diote hasiera ostiral honetan FANT Bilbao jaialdiari
Eva Llorach aktoreak eta Daniel Monzon zuzendariak jasoko dituzte Ohorezko FANT sariak. Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 31. edizioak maiatzaren 10era arte iraungo du.
2025/05/01 - 11:52
Badator FANT 2025 jaialdia, estreinaldiz, omenaldiz eta euskal zinemaz betea
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 10era, 70 film luze eta labur baino gehiagorekin. Alice Lowe, Daniel Monzon eta Saturnino Garcia omenduko dituzte.
2025/04/25 - 18:01
Maiatzaren 5etik 10era egingo dute Gasteizko Film Laburren Nazioarteko 4. Jaialdia
Vital Fundazioa Kulturgunera itzuliko da jaialdia eta berritasunak dakartza aurten, hala nola sail berri bat, bat-bateko film laburren maratoi bat eta euskal film laburren merkatua.
2025/04/16 - 12:36
Arima Soul: “Denbora”
Makala DJ eta musikariak eta Lidia Insausti abeslariak gidatzen duten proiektuaren hurrengo diskoaren bigarren aurrerapena da "Denbora". "Gaua" diskoa 2025eko maiatzaren hasieran kaleratuko da Madrilgo Subterfuge Records diskoetxeko "Música Para Un Guateque Sideral" azpizigiluan.
2025/04/15 - 16:50
"Hallow road" filmak irekiko du Bilboko Fant jaialdia
Fantasiazko Zinemaren Bilboko jaialdiaren 31. edizioa maiatzaren 2tik 10era izango da.
2025/04/11 - 19:13
''Minecraft'' filmak baieztatu egin du: Hollywoodek urrea aurkitu du bideojokoekin
Bideojokoen egokitzapenek arrakasta handia izan dute azkenaldian, bai zinema-aretoetan ("Sonic", "Super Mario Bros"...), bai telebistan ("The Last of Us", "Fallout"...), iraganean Hollywoodek saiakera antzuak egin zituen arren.
2025/04/11 - 14:13
"L'Histoire de Souleymane"k irabazi du film luze onenaren saria Giza Eskubideen Zinemaldian
"Tratado de invisibilidad"ek film luze onenaren Amnesty International saria irabazi du, eta "16060 egun" Iñaki Alforja eta Iban Toledoren lanak Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
2025/04/08 - 12:00
Alice Lowe, Daniel Monzon eta Santurnino Garcia sarituko ditu Fant zinemaldiak
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren 31. edizioa maiatzaren 2tik 10era egingo dute.
2025/04/06 - 13:24
"Jone, batzuetan" saritu dute D'A Festival Cinema Barcelona jaialdian
Sara Fantovaren filmak Un Impulso Colectivo saria eskuratu du, 5.000 eurokoa.
2025/04/03 - 12:06
"Ombuaren itzala", Euskal Herrian bidea egiten
Pello Mari Otaño olerkari eta bertsolariari buruzko filma herriz herri proiektatuko dute hurrengo egunetan.