Cannes, zinema besarkatzeko gertu
Canneseko zinema jaialdiaren 78. edizioa gaur, asteartearekin, hasiko da, eta Kosta Urdineko hiria zinemaren hiriburu dirdiratsua izango da 12 egunez. Alfonbra gorria zabalduta dago dagoeneko La Croisette pasealekuan, eta berorren gainetik ibiliko dira Robert de Niro irekiera ekitaldian ohorezko Urrezko Palma jasotzeko aukeratua, Tom Cruise, Scarlett Johansson, Paul Mescal, Pedro Pascal, Benicio del Toro, Emma Stone eta Kristen Stewart, besteak beste.
Tom Cruise buru dela, 'Mission: Impossible' sagako azken filma aurkeztuko dute, eta Scarlett Johansson eta Kristen Stewart aktoreek zuzendari moduan egin duten lehen pelikulak aurkeztuko dituzte, 'Eleanor, the Great' eta 'The Chronology of Water', hurrenez hurren.
Jada kale argietan, fatxadetan eta erakusleihoetan paratu dituzten kartelek Anouk Aimée eta Jean-Louis Trintignant aktoreek 'Un homme et une femme' filmean elkarri emandako besarkada ageri da. Berriro maitemindu diren bi alargunen istorioa kontatzen du Claude Lelouch frantses zinemagilearen filmak, 1966an Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen pelikulak.
Juliette Binoche frantses aktorea da aurtengo epaimahaiaren burua, eta ondoan izango ditu, Urrezko Palmaren irabazlea ebazteko, Halle Berry eta Jeremy Strong aktoreak, Alba Rohrwacher, Hong Sangsoo, Dieudo Hamadi, Carlos Reygadas eta Payal Kapadia zuzendariak eta Leïla Slimani idazlea.
Epaimahaikideen saria irabazteko hautagaiak dira, besteak beste, Wes Anderson eta Richard Linklater estatubatuar zuzendariak, Julia Ducornau frantsesa, Dardenne anaiak, Carla Simón katalana, Oliver Laxe galiziarra, Jafar Panahi irandarra eta Kleber Mendonça Filho brasildarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.