Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 2tik 5era
Zinemaren Jaiaren XXIV. edizioak prezio murriztuko sarrerak eskainiko ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoak eta Nafarroako zinemetan, ekainaren 2tik 5era.
Espainiako Zinema Federazioak jakinarazi duenez, sarreren aurresalmenta maiatzaren 28an jarriko dute martxan.
Txartelak sarean erosi ahalko dira, nola zinemen webguneetan hala sarrerak saltzeko webetan, baita zinema aretoetako leihatiletan ere.
2009an lehenengoz egin zuenetik gaur egunera arte, Espainiako Estatuan 32 milioi pertsonak hartu dute parte Zinemaren Jaiaren 23 edizioetan, eta "Ocho apellidos vascos" (2014) eta "Un monstruo viene a verme" (2016) izan dira ikusle gehien bildu dituzten bi pelikulak.
Fedicine Zinema Banatzaileen Elkarteak, FECE Espainiako Zinemen Elkarteak eta Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen dute jaia, ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez.
Ipar Euskal Herrian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema, eta 5 euroan erosi ahalko dira sarrerak.