Zinema
2025/04/02 - 14:36
Euskal Emakume Zinemagileak zikloa 80ko eta 90eko hamarkadetako zinemagileen lanekin bukatuko da
Apiriletik ekainera bitartean, hamabi film programatuko dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen: "20.000 especies de abejas", "Nina", "Arima", "A los libros y a las mujeres canto"…
2025/04/02 - 09:37
Val Kilmer estatubatuar aktorea zendu da
65 urte zituela hil da Kilmer, pneumoniak jota, "Top Gun", "Batman Forever", "Top Secret", "Willow" eta beste hamarka pelikulatan aritu eta gero.
2025/04/01 - 16:17
''Inurri itsuak'', Bizkaiko ekaizpean bizirauteko borrokan
Igor Legarreta zuzendariaren gidaritzapean, Bizkaiko kostaldean gauez eta euripean ari dira "Inurri itsuak" pelikula filmatzen, besteak beste, Urko Olazabal eta Itziar Ituño aktoreak. Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarrian EITBren parte-hartzea duen filmak.
2025/03/31 - 19:49
Arantxa Echevarria ''Cada dia nace un listo'' komedia beltza filmatzen ari da, Donostian
Arantxa Echevarria zinegile bilbotarra komedia satiriko bat ari da filmatzen Donostian, "La infiltrada" filmaren arrakastaren ondoren. Belen Rueda, Hugo Silva eta Susi Sanchez direa protagonistak. Lan eginez aberastea zein zaila den erakusten du EITBren laguntza duen filmak.
2025/03/30 - 17:37
Richard Chamberlain aktorea hil da, 'Shogun' eta 'The Thorn Birds' telesailetako ikonoa, 90 urte zituela
70eko eta 80ko hamarkadetan AEBko telebistako aurpegi ezagunenetako bat izan zen, eta Hawaiiko bere etxean hil da, iktus batek eragindako konplikazioen ondorioz.
2025/03/28 - 09:15
Pablo Hernando: "Misterioak zentzu apurrik ere ez badu, ikusleak adarra jotzen ari zaizkiola sentituko du"
Gasteiztar zinemagileak "Una ballena" filma estreinatuko du gaur Hegoaldeko zinema aretoetan, Ingrid Garcia-Jonsson eta Ramon Barea aktoreak protagonista dituen film misteriotsu eta lanbrotsua.
2025/03/27 - 14:54
Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiak Helena Taberna sarituko du
Jaialdiaren 22. edizioan, 25 film luze eta 23 film labur proiektatuko dituzte. "Faisaien irla" filmak irekiko du zinemaldia, eta "Good one"k itxi, Helena Tabernak ibilbide osoaren omenezko saria jasoko duen itxiera galan.
2025/03/25 - 14:36
Igor Legarreta "Inurri itsuak" fimatzen hasi da, Ramiro Pinillaren eleberrian oinarrituta
Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga dira euskarazko filmaren protagonistak. "Zoritxarrarekiko erresilientziari eta gizakiaren biziraupenaren aldeko betiereko borrokari buruzko western tragikoa" izango da.
2025/03/24 - 09:49
Silver Film Festival jaialdiak Helena Taberna zinemagilea sarituko du
Bizitzaren "bigarren erdiari" begiratzen dion zinema eta pentsamenduaren jaialdiaren hirugarren edizioa martxoaren 24tik 28ra egingo dute.
2025/03/22 - 14:26
Sara Fantova, Izibene Oñederra eta Julio Medem zinemagileen lanek aitorpena jaso dute Malagan
Malagako Zine Jaialdia hiru euskal zinemagileren lanak aitortu ditu. Sara Fantovak aipamen berezia jaso du 'Jone, batzuetan' lanagatik, baita Izibene Oñederrak ere 'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' lanagatik. Julio Medemek publikoaren saria jaso du '8' lanagatik.
2025/03/19 - 15:20
"Indarkeriaren oi(h)artzunak" filma saritu dute Malagako zinema jaialdian
Dokumental onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi du Ander Iriarteren eta Amaia Merinoren lanak, 'Afirmando los derechos de las mujeres' sailean.
2025/03/18 - 14:59
Borja Cobeaga ''Aitatasun ereduaren aldaketaz hitz egin nahi nuen 'Los aitas'en''
"Los aitas" Borja Cobeagaren filma Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute, eta ostiralean, martxoak 21, iritsiko da zinema aretoetara Mikel Losada, Sofia Otero, Juan Diego Botto, Quim Gutierrez eta Iñaki Ardanaz protagonista dituen istorioa. Haiekin hitz egin dugu, Malagan.
2025/03/17 - 13:22
''Kantauri'' dokumentalak Gnat jaialdia inauguratuko du, Donostian
Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendutako lana martxoaren 24an proiektatuko dute, Kursaalen. Gainera, apirilaren 4an zinema aretoetara iritsiko da EITBren parte-hartzea eta Joseba Beristainen musika duen filma, "gure itsasoaren aberastasun ekologikoa deskubritzen duena".
2025/03/16 - 15:16
Urtain, KOz 27 konbate jarraian irabazi zituen euskal boxeolaria
Xavier Baigek zuzendutako "Urtain, buztinezko idoloa" dokumentala ikusgai izan da Malagako Zinema Jaialdian. Urtain harri-jasotzaile gisa aritu zen hasieran. Teknikarik gabeko baina indar handiko euskal boxeolari horrek ospe handia lortu zuen, baina erorikoa ere azkarra izan zen.
2025/03/15 - 15:07
Sara Fantova bilbotarraren ''Jone, batzuetan'' filma, Malagako Jaialdiko sail ofizialean lehian
Kaskagorri konpartsako Jone izeneko kide baten gorabeherak kontatzen ditu filmak. Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin maiteminduko da, eta, aldi berean, aitari diagnostikatu dioten parkinsonari egin beharko dio aurre. EITBren partaidetza duen ekoizpena irailean iritsiko da zinema aretoetara.
2025/03/14 - 11:45
''Todos lo sabían'' dokumentalaren trailerra
Iratxe Pérez Barandallak Eliza katolikoaren ordezkariek adingabeen aurka egindako sexu gehiegikeriei buruzko dokumentala egin du. Martxoaren 14tik aurrera egongo da ikusgai, Iruñeko Golem zineman esaterako.
2025/03/10 - 15:55
''Jone, batzuetan'' filmaren trailerra
Sara Fantova zinemagilearen lehen film luzea Malagako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko da, martxoaren 14tik 23ra. Olaia Aguayo da Jone pelikulan, eta Josean Bengoetxea aktoreak ere hartu du parte EITBren parte-hartzea duen filmean.
2025/03/08 - 09:21
Gene Hackman bihotzeko arazo batengatik hil zen, eta haren emaztea hantabirusak jota, astebete lehenago
Aktorea otsailaren 18an hil zela uste dute, bihotzeko arazo larri baten ondorioz, eta pianista, karraskarien gorotzetik kutsatzen den gaixotasun batengatik.
2025/03/07 - 13:26
Abian da Laburbira euskal film laburren zirkuitua
Euskarazko zortzi film labur 51 herritan ikusi ahalko dira apirilaren 11ra arte.
2025/03/03 - 07:39
Oscar sarien 97. edizioaren irabazleen zerrenda
"Anora" pelikula izan da Oscarren 97. edizioaren gaueko irabazle nagusia, bost sari bereganatuta, tartean, film onenarena. Hau da gaueko irabazle guztien zerrenda.