Val Kilmer estatubatuar aktorea zendu da
Val Kilmer, Jim Morrisonena eta Batmanena egin eta Top Gun, Top Secret, Willow, Tombstone eta beste hamaika pelikulatan aritu zen estatubatuar aktorea, zendu da, 65 urte zituela, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.
Mercedes Kilmer aktorearen alabak egunkariari kontatu dionez, Val Kilmerri eztarriko minbizia aurkitu zioten 2014an, eta osatu egin zen, baina atzo zendu zen, pneumonia batek jota.
Val Kilmer (1959ko abenduaren 31, Los Angeles – 2025eko apirilaren 1a, ib.) Hollywoodeko aktore ospetsuenetakoa izan zen joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat eta hainbat pelikula arrakastatsutan aritu baitzen: Top Secret (Nick Rivers Bigarren Mundu Gerran nahasitako rock izarra), Top Gun eta Top Gun: Maverick sekuela (Tom "Iceman" Kazansky, Tom Cruiseren arerioa), Willow, The Doors Oliver Stoneren filma (Jim Morrison izan zen Kilmer), Batman Forever (Batmanena egin zuen), Heat, The Saint eta Kiss Kiss Bang Bang.
2021ean, Val dokumentala estreinatu zen, bere bizitzaren eta ibilbidearen irudikapen zintzoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.