Guardia Zibilaren operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barne Ministerioaren ustez, atxiloketa oso garrantzitsuak dira

Hala adierazi du Antonio Camacho Estatuko Segurtasun idazkariak. Alfredo Perez Rubalcabak agerraldia egingo du 12:30ean. Bitartean, atxilotuak Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta daude.
operazioa_efe
operazioa_efe

Antonio Camacho Estatuko Segurtasun idazkariak Guardia Zibilak Bizkaian eta Gipuzkoan egindako operazioaren garrantzia goraipatu du.

Operazioan hamar pertsona atxilotu zituzten atzo, tartean hiru abokatu. Camachoren hitzetan, "ETAko kideak auzitegietan defendatzeaz gain, ETAko ustezko kideak dira".

"Ez dituzte ETAren inguruko abokatuak atxilotu, ETAko ustezko kideak baizik", azaldu zuen.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak operazioaren nondik-norakoak gaur azalduko dituela jakinarazi zuen Camachok. Agerraldia 12:30ean izango da.&' || 'nbsp;

Atxilotuak Gipuzkoan eta Bizkaian

Guardia Zibilak hamar pertsona atxilotu zituen atzo&' || 'nbsp; Bizkaian eta Gipuzkoan, horietako hiru ezker abertzaleari lotutako abokatuak, ETAko kideak izatea edo erakunde armatuari laguntzea leporatuta, albiste agentziek terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez.

Bilbon Arantza Zulueta eta Erramun Landa atxilotu zituzten; eta Hernanin Jon Enparantza eta Iker Sarriegi.

Bizkaiko hiriburuan Naia Zuriarrain preso ohia ere atzeman zuten, Gernikan Jose Luis Gallastegi LABeko kidea, Sopelan Saioa Agirre, Donostian Juan Maria Jauregi Zalakain eta Asier Etxabe Azkue eta Usurbilen Jose Domingo Aizpurua.

Aipatutako iturrien arabera, Javier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagi izandakoari atzemandako agiriekin lotutako polizia-operazioa da. Atxiloketak Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zituen. Thierry-ri atzemandako informazioari lotuta Joseba Agudo Mancisidor abokatua ere atxilotu zuten.

Miaketak

Arantza Zulueta abokatuaren bulegoko miaketa 22:30 aldera amaitu zuen Guardia Zibilak, hamar ordu baino gehiago bertan eman ostean. Agiriz betetako lau kutxa atera zituen Guardia Zibilak, eta auto bat zigilatuta garabian eraman zuten.

Bilboko Elkano kalean miatu zuten abokatuaren bulegoa. Arantza Zulueta, bilurrak ipinita, eta beste emakume bat miaketan izan ziren. Guardia Zibileko 10 agentek parte hartu zuten araketan. Inguruetan ezker abertzaleko jarraitzaileak bildu ziren eta atxilotuen aldeko oihuak egin dituzte.

Ezker abertzalearen ohiko abokatuak

Arantza Zulueta ezker abertzalearen abokatuen ohiko ahotsa da: Duela hiru aste Jon Anza Frantzian hilik agertu zen ETAko kidearen sendiaren izenean hitz egin zuen prentsaren aurrean, Anzaren heriotzaren ingurukoak zalantzan jarriz.

Iragan martxoaren 2an, Auzitegi Nazionalak Jon Enparantza absolbitu egin zuen terrorismoa goratzeagatiko delitutik. Jose Maria Sagardui, Gatza, ETAko presoaren omenaldi batean aipatu delitua egitea egozten zioten.

Hirugarren abokatu atxilotua Iker Sarriegi da. Sarriegi Realeko jokalari ohia da eta futbola utzi ostean abokatu gisa hasi zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X