Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Ekialde Hurbilean lehertutako gerraren ondorioei aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako neurri sorta —80 neurri inguru biltzen ditu— joan den igandean sartu zen indarrean, bezperan Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Nolanahi ere, datorren ostegunean Diputatuen Kongresuak onartu beharko du, eta, oraingoz, dekretuak aurrera egiteko behar adina babes ez du bermatuta PSOEk.
Juntsek baldintza bat jarri du, krisiaren aurkako dekretuari baiezkoa emateko: 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoak BEZ zerga ordaintzetik salbuestea. PSOEk neurri hori sartuko balu dekretuan, Juntsek babestu egingo luke. Hala jakinarazi du Miriam Nogueras Juntsek Kongresuan duen diputatuak.
Diputatu kataluniarrak azaldu du Europako zuzentarau batean jasota dagoela autonomo txikiak BEZ zerga ez ordaintzea, eta "Espainia da zuzentaraua betetzen ari ez den Europar Batasuneko herrialde bakarra". Haren hitzetan, Junts "aspalditik" ari da hori eskatzen, eta Espainiako Gobernuari egotzi dio orain zortzi urte baino "% 57 gehiago biltzea" autonomo txikiei ezarritako zergekin.
Noguerasen arabera, Espainiako Gobernuak aurkeztutako dekretuan Juntsek mahai gainean jarritako “neurri asko” daude jasota.
Bestalde, etxebizitzaren inguruko dekretua —oraindik ez dago ezarrita hura onartzeko data— onartuko duten galdetuta, ezetz erantzun du, ez behintzat "oraingo baldintzetan". "Argi dago Podemosen, Sumarren eta PSOEren azken hiru urteotako politikek etxebizitza eskaintza murriztea eta prezioak esponentzialki igotzea ekarri dutela", erantsi du.
EAJk alde bozkatuko du
Bere aldetik, Maribel Vaquero EAJren eledunak Kongresuan aurreratu du jeltzaleek krisiaren aurkako neurriak biltzen dituen dekretuaren aldeko botoa emango dutela osteguneko saioan. Azaldu du dekretuak bere taldeak proposatutako neurri "dezente" jasotzen dituela dekretuak.
Etxebizitzaren eta alokairuaren dekretuari emango dioten botoa, berriz, oraindik ez dutela erabaki azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.