Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rubalcaba: "Pla ETAren arlo politikoko buruzagitzako kidea zen"

David Plak -gaur goizean atxilotu dute Hendaian- ETAren eta presoen arteko bitartekaritza lana egiten zuela adierazi du Barne ministroak.
alfredo perez rubalcaba EITB
alfredo perez rubalcaba EITB

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak adierazi duenez, gaur goizean Hendaian atxilotu duten David Pla ETAren arlo politikoko buruzagitzako kidea zen eta erakundeko zuzendaritzaren eta presoen arteko bitartekaritza egiten zuen.

Gaurkoa Guardia Zibilak asteazkenean egindako operazioaren -10 lagun atxilotu zituzten, horien artean 3 abokatu- jarraipena dela adierazi du Barne Ministroak Madrilen, komunikabideen aurrean egindako deklarazioetan.

Pla asteazkenean atxilotutakoen buruzagia zela esan du Rubalcabak. Frantzian bizi zela gaineratu du eta bere ardura talde horren eta Frantzian ETAren zuzendaritzaren arteko lotura egitea zela esan.

Atxiloketak Frantziako eta Espainiako poliziaren eta justiziaren arteko kolaborazio onaren ondorio direla agertu du ministroak.

David Pla segurtasun indarren "aspaldiko ezaguna" dela esan du Rubalcabak eta egun Espainiako Polizia bere atzetik ari zela argitu du.

Inkomunikazioa

Eskubideak Abokatuen Elkarteko bozeramaileek herenegun ETArekin lotura zutelakoan atxilotutako "lankideak" epailearen esku utzi eta inkomunikazio aldia amai dadila exijitu dute.

Gainera, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa "koldarra" dela esan dute, ezker abertzalearen inguruko abokatuak atxilotuta "kalte handiena egitea" bilatu duelako, "gehiegizko errepresio mekanismoak erabili ditu herritarrak babesik gabe eta etengabeko beldurpean egon daitezen", eta hori "Estatu terrorismoa da".

Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren egoitzan Bea Ilardiak eta Joseba Belaustegik Eskubideak elkarteko 30 bat abokaturen babesarekin eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, herenegungo atxiloketen osteko premiazko balorazio bat egitera atera dira, baina datozen hilabeteetan "ekimen sakonago bat" egiteko asmoa agertu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X