Barne Ministerioaren arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu hiltzea gomendatu zion ETAri Enparantzak

Inaxio Uria baino Iñigo Urkullu hiltzea "hobe" izango zukeela esan zion ETAren zuzendaritzari gutun baten bidez.
Iñigo Urkullu, EAJko EBBko presidentea.
Iñigo Urkullu, EAJko EBBko presidentea. Artxiboko argazkia.

Barne Ministerioak Iñigo Urkulluri gaur jakinarazi dionez, joan den asteko polizia-operazioan atxilotutako abokatuetako batek, Jon Enparantzak, EAJren EBBko presidentea hiltzea iradoki zion ETAri.

Berria El Mundo egunkariak argitaratu du bere webgunean, arratsaldeko lehen orduan. Informazio horren arabera, Jon Enparantzak ETAri adierazi zion "hobe" izango zukeela Urkulluren aurkako atentatu bat egin izana, Inaxio Uria enpresaria hiltzea baino.&' || 'nbsp; &' || 'nbsp;

Ordu batzuk geroago, Rubalcabak berak deitu dio Urkulluri albiste horren egiazkotasuna baieztatzeko, albiste-agentziek EAJren iturriak aipatuta zabaldu dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X