CGPJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baimena eman diote Garzoni Hagako Auzitegian lan egiteko

Zazpi hilabetez, Fiskaltzaren aholkularia izango da. Epaileen gobernu organoko Batzorde Iraunkorrak hartu du erabakia. Hiru kidek aldeko botoa eman dute, eta bik kontrakoa.

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak baimena eman dio gaur Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileari Nazioarteko Zigor Auzitegian, Hagan (Holanda) lan egin ahal izateko. Zazpi hilabetez, Fiskaltzaren aholkularia izango da Baltasar Garzon.

Erabakia gaur arratsaldean egin dute, Garzonen eskaria aztertzeko bilera berezian. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko epaileak Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egiteko eskaera egin zion Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari, kanpoko aholkulari bezala lan egiteko, Luis Moreno Ocampo fiskalburuaren gonbidapena jaso ondoren.

Horrez gain, ostiralean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez erabaki zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea behin-behinean kargutik kentzea, frankismoko krimenak ikertzeko eskumena ez zuela argudiatuta eta auzi horretan ahozko epaiketa ireki diotelako.

Hala ere, Estatuko Fiskaltzak, Auzitegi Gorenak (Garzon epaitu behar duenak) eta Kanpo Harremanetarako Ministerioak ez dute oztoporik ikusi Garzonen eskaeran.

Epaileen gobernu organoko Batzorde Iraunkorrak hartu du erabakia, aldeko hiru boto eta kontrako bi izan dituelarik. Hala ere, Garzonen egoera zerbitzu berezietakoa ez dela erabaki du organoak, izan ere, aldi baterako kargutik kendu dute eta bateraezina da.

Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakiaren berri Gabriela Bravo CGPJko bozeramaileak eman du. Garzon Hagara alde egiteak, behin zerbitzu berezietako egoera ukatuta, Auzitegi Nazionaleko kargua galtzea suposatuko dionik erantzutea ekidin du Bravok.

Bravo Batzordeak hartutako erabakia irakurtzera mugatu da. Celso Rodriguez CGPJko idazkari nagusiak egindako txostenari "jarraikiz" (Garzon Hagara joan daiteke, baina ez zerbitzu berezietako egoeran) Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egiteko baimena eman diote epaileari, baina organo horretako Fiskaltzaren aholkulari gisa.

Lana Nazioarteko Zigor Auzitegian

Nazioarteko Auzitegian lan egiteko baimena maiatzaren 11n eskatu zion CGPJri Garzonek, Luis Moreno Ocampo auzitegi horretako fiskalburuak aholkulari izateko eskaintza egin eta gero. Zazpi hilabetez Garzonen eskarmentua aprobetxatu nahi du Morenok.

Garzonek Hagan (Holanda) egingo luke lan, baina Kongo, Uganda edo Kolonbiara joan behar izatea posible dela jakinarazi dio epaileari Moreno Ocampok, Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikerketak zabalik dituelako bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X