Bake Konferentzia indarkeriaren amaiera hurbiltzen saiatuko da
Euskal gatazkaren konponbideari buruz hausnarketa egiteko astelehenean Donostian egingo duten Nazioarteko Bake Konferentziak indarkeriaren amaieran "aurrerapauso adierazgarria" ematea izango du helburu.
Konferentzia Donostiako Bakearen Etxean aurkeztu dute Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak; Pierre Hazan Nazioarteko Harreman Taldeko kideak; eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren kabineteko buru zenak, Jonathan Powellek.
Ekimena astelehenean egingo dute, Donostian, Bakearen Etxean, eta horretan "nazioarteko buruzagiek" hartuko dute parte. Larunbatean zehaztuko dute nortzuk.
ETAk indarkeria uzteko eta Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzeko beste saiakera bat izango da konferentzia.
Sustatzaileak honakoak dira: Lokarri, Brian Currinek sustatutako Nazioarteko Harreman Taldea, Berghof Foundation, Concilition Resorucers, The Desmond and Teah Tutu Legacy Fouindation eta NOREF.
Alderdi eta sindikatu guztiak, gonbidatuta
Oraingoz, Patxi Lopez lehendakariak eta Espainiako Gobernuak iragarri dute ez direla joango Konferentziara.
Paul Riosek azaldu duenez, Lokarrik gonbidapena bidali die jada euskal alderdi eta sindikatu guztiei, eta ostirala baino lehen ekarpenak egiteko dei egin die, "eragileen arteko hausnarketa parte-hartzailea" egiteko xedez.
Lokarriko koordinatzailearen hitzetan, Konferentzia "ekarpen garrantzitsua" izan daiteke "itxaropena" nagusi den honetan. "Gure herriaren etorkizuna jokoan dago, eta adorea ematen du horren garrantzitsuak diren pertsonaiak eta erakundeak joango direla jakiteak".
"Denek uste behar dute irabazi egin dutela"
Gaurko aurkezpenean, Jonathan Powellek gogorarazi du 10 urtez Ipar Irlandako bake-prozesuan aritu dela, eta han "bake iraunkorra" lortu zutela.
Powellek azaldu du IRAk bere aita hil zuela, eta anaia helburu zuela, baina hala ere hainbat urtez "etsaiekin" negoziatzen egon zela.
Bere esanetan, gatazka armatu bati konponbidea emateko "denek uste behar dute negoziazioan irabazi egin dutela". Hala gertatu ezean, ez da lortuko bake iraunkorra.
Tony Blairren laguntzaile ohia itxaropentsu agertu da Euskal Herriko egoerarekin, eta Ipar Irlandakoarekin zerikusirik ez duenez, konponbidea ere ezberdina izan beharko dela esan du.
"Lidergo politikoarekin, pazientziarekin eta behin eta berriz saiatuz konpontzeko ezinezkoa den gatazkarik ez dago munduan, oso odoltsua edo luzea izan bada ere", gaineratu du.
Azkenik, "Europako azken gatazka armatua"ren aurrean Europa kezkatuta dagoela azaldu du: "Astelehenean parte hartuko duten buruzagiek esperientziak partekatu egingo dituzte, baina ez diote inori esango zer egin behar duen".
Bere aldetik, Pierre Hazanek gogorarazi du Nazioarteko Harreman Taldea "askotan" izan dela Euskadin ETAk su-etena iragarri zuenetik, "hainbat ordezkari politiko, sozial eta sindikalekin batzartu eta normalizazio politikoari buruzko eztabaida errazteko".
Hazanek esan du euskal herritarrek eman behar diotela konponbidea euskal gatazkari, eta Nazioarteko Harreman Taldea "bake-prozesu barneratzailea, umila eta begirunetsua" nahi duen nazioartearen ordezkari dela.
Fundazioen ibilbidea
Gatazkak Konpontzeko Berghof Fundazioak (Alemania) 35 urte baino gehiago daramatza baliabide filantropikoak bake ikasketetara bideratzen. Fundazio pribatu familiarra da, eta gatazken konponbideetako innobazioan bikaintasuna lortzea dute helburu.
Conciliation Resources (Erresuma Batua) erakunde independentea da, eta nazioarteko mailan lan egiten du, "gatazka bortitzak prebenitzeko, justizia sustatzeko eta gerrek suntsitutako gizarteetan bake iraunkorra eraikitzeko".
Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation jaioberriak Desmond eta Leah Tuturen jabego intelektuala salbatzea du helburu. "Desmond eta Leah Tutu" izena duten erakunde, beka eta programa guztien plataforma da, eta biek bakearen alde egindako lana zabaltzen lagunduko du.
Norwegian Peacebuilding Resource Centre/Norsk Ressurssenter for Fredsbygging (NOREF) baliabide zentroa da, ezagutzak eta esperientziak bildu eta bake politikak indartzeko. Norvegian bakea lortzeko zentro giltzarritzat jo zuen herrialde hartako Gobernuak 2008ko ekainean.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.