Bake Konferentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EB: 'Konferentziak ETAren amaiera sendotzea bilatzen du'

Ezker Batuaren arabera, Lokarrik sustatutako konferentzia "ez da Ezker Abertzalearen aldeko eszenografia".
kontxi_bilbaoezker_batua_eb_EITB
Kontxi Bilbao Ezker Batuko Batzorde Politikoko kidea. Argazkia: EFE

Kontxi Bilbao Ezker Batuko Batzorde Politikoko kideak azaldu duenez, astelehen honetan Donostian izango den Bake Konferentziaren alde dago EB, "ETAren amaiera sendotzea bilatzen duelako". Bilbaoren aburuz, konferentzia "ez da Ezker Abertzalearen aldeko eszenografia".

Prentsaurreko batean azaldu duenez, "behin bakerako atea zabalik eta indarkeriaren atea itxita egonda, normalizazio politikora abiatu behar gaituen eraikuntza baterako lehen harria" da Konferentzia.

Konferentzian parte hartzeari uko egin dio Alderdi Popularrak. "Orain ez du nahi agertzea baina behin hauteskundeak pasata, jarreraz aldatuko du, Euskadi osorako ona izango dena", nabarmendu du Bilbaok.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X