Eskoziako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezker abertzalea: 'Eskoziak Europako mapa alda daitekeela erakutsi du'

Independentzia "Europako koordenatu politikoetan aurreikusten den aukera" bat dela esan du ezker abertzaleak eta Erresuma Batuaren eredua jarraitzeko eskatu die Espainiari eta Frantziari.
Maribi Ugarteburu. Argazkia: EITB

Eskoziaren ereduak "Europako mapa alda daitekeela erakutsi du", ezker abertzalearen ustez, "egungo Europak aurreikusten duen aukera baita".

Maribi Ugarteburu bozeramaileak ohar baten bidez esan duenez, "Espainiako Estatuak nahi ala ez, Eskoziako independentzia era demokratiko batean egingo da, referendum bitartez".

Zentzu honetan, Espainiari eta Frantziari Erresuma Batuko eredua jarraitzeko eta "nazioarteko mailan" aintzat hartzen den "erabaki askearen eskubidea onartzeko" eskatu diete.

Bestalde, "The Independent" egunkari britainiarrak argitaratutako artikulu bati buruz ere mintzatu da ezker abertzalea; izan ere, bertan esandakoaren arabera, Eskozia Europar Batasunean sartzeari betoa jarriko lioke Espainiak. Erabaki horrek Espainiak "demokraziari" dion "beldurra" erakusten du, alderdi horren iritzian.

Jose Manuel García-Margallo Atzerri ministroak, ordea, gezurtatu egin du egunkari horrek kaleratutako informazioa, eta Erresuma Batuko Gobernuari ez diola "ezinegonik" helarazi esan du.

Eskoziaren ereduak "Europako mapa alda daitekeela erakutsi du", ezker abertzalearen ustez, "egungo Europak aurreikusten duen aukera baita".Maribi Ugarteburu bozeramaileak ohar baten bidez esan duenez, "Espainiako Estatuak nahi ala ez, Eskoziako independentzia era demokratiko batean egingo da, referendum bitartez".Zentzu honetan, Espainiari eta Frantziari Erresuma Batuko eredua jarraitzeko eta "nazioarteko mailan" aintzat hartzen den "erabaki askearen eskubidea onartzeko" eskatu diete.Bestalde, "The Independent" egunkari britainiarrak argitaratutako artikulu bati buruz ere mintzatu da ezker abertzalea; izan ere, bertan esandakoaren arabera, Eskozia Europar Batasunean sartzeari betoa jarriko lioke Espainiak. Erabaki horrek Espainiak "demokraziari" dion "beldurra" erakusten du, alderdi horren iritzian. Jose Manuel García-Margallo Atzerri ministroak, ordea, gezurtatu egin du egunkari horrek kaleratutako informazioa, eta Erresuma Batuko Gobernuari ez diola "ezinegonik" helarazi esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X