Elkarrizketa ETBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oyarzabalek uste du Patxi Lopezek hanka sartzen duela presiopean

PPren EAEko idazkari nagusiaren esanetan, lehendakariak ez du bere elkarbizitza plana errespetatzen eta "zazpi aurrebaldintza saihestu ditu" beste kartzela-politika bat eskatzeko.
Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia, gaur. Argazkia: EITB

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak adierazi du Patxi Lopez lehendakariak "hanka sartzen" duela presoen gaiaren harira, ez omen da "presioari aurre egiteko gai".

ETBn egindako elkarrizketa batean Oyarzabalek azaldu duenez, Patxi Lopezek ez du bere elkarbizitza plana errespetatzen euskal presoentzat kartzela-politika malguagoa eskatzen duenean.

PPren buruzagiaren arabera, "presoen hurbiltzea eta bergizarteratzeko neurriak hartzea elkarbizitza planaren zortzigarren puntuan zegoen eta orain lehenengoan jarri nahi du", "zazpi aurrebaldintza" bete gabe.

Oyarzabalek aitortu du "denek" onartzen dutela kartzela-politikan malgutasunez jokatzea, baina legea errespetatzearen eta "presarik gabe" neurri indibidualak hartzearen aldeko apustua egin du.

Haren esanetan, lehentasun gehiago du "ETAren mehatxupean alde egin zutenak ekartzea, mehatxatzaileak ekartzeak baino".

Bestalde, Oyarzabalek Brian Currin buru duen bitartekari taldea izan du hizpide, eta PPk aipatu taldeak esaten duenari jaramon egiten diola esan du. Hala ere, ezker abertzaleak aukeratutako "bitartekariak" direla eta, ETAri "agenda eta epeak markatzen" ez uzteko deia egin du.

Bertie Ahern

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohi eta Donostiako Bake Konferentziaren bozeramaileak atzo Bilbon egin zituen adierazpenen harira, "batzuk ezker abertzalearen diskurtsoa" egitera etortzen direla azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X