Bake eta Bizikidetza Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak ez dio baimena emango Gisasolari Biltzarrera joateko

Jaurlaritzak "kudeaketak" abiatu zituen ETAtik urrundu zen presoak Kongresuan parte har dezan.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE

Barne Ministerioak ez dio baimena emango Carmen Gisasola ETAko kide ohiari hilabete honetan Bilbon egitekoa den Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean parte hartzeko.

Jorge Fernandez Diaz buru duen Ministerioaren iturriek azaldu dutenez, Gobernuak ez du inoiz asmorik izan presoari (egun Langraizen dago) joaten uzteko.

Eusko Jaurlaritzak "kudeaketak" hasi zituen indarkeriatik eta ETAtik urrrundu zen presoak Biltzarrean parte har dezan, haren testigantza garrantzitsua izan litekeelakoan.

Besteak beste, honakoak izango dira biltzarrean: Iñaki Garcia, Juan Manuel Garcia Cordero biktimaren semea (Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten 1980an); Joquin Vidal espetxe funtzionarioa (ETAk bonba-paketea igorri zion 1991an) eta Carmen Hernandez, Jesus Maria Pedrosa 2000 urtean ETAk Durangon hildako zinegotzi 'popularra'ren alarguna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X